Ibilaldiaren bideo-klip arrakastatsua
Iragan ostiralean aurkeztu zuten Iblaldia 2015eko abestia eta bideo-klipa, eta arrakasta itzela ari da izaten ari da sare sozialetan. Dagoeneko 11.400 ikustaldi baino gehiago izan ditu bideo-klipak. Bilboko Harrobia ikastolak antolatuko du heldu den maiatzaren 31n, aurtengo Ibilaldia. Harro ibili da aurtengo leloa, eta leloari lotuta osatu dute abestia Zea Mays taldeko kideek eta hainbat kolaborazio ere izan dituzte, besteak beste Capsula taldeko Coni eta Martin, Karipen KDK-ko Yarey Jimenez, Dr Deseo taldeko Francis, eta La Otxoa ere ageri dira.
Hauxe duzue abestiaren letra
HARRO IBILI
BUELTAKA DAUKAT BURUA
BESTE AUKERARIK BA AL DA
HEMEN EZ DUT IKUSTEN NIRE GEROA
ESKOLATIK IRTEN NAHI
OGIBIDE BATEN BILA
ETA EMATEN DU EUSKARAZ EZIN DELA
BADA LEKU BAT, HARROBIA PLAZAN
KUBO GORRI BAT, SAN FRAN AUZOAN
BILBO HIRIKO, ERDI ERDIAN
IKASIKO DUT LANBIDE BAT EUSKARAZ
BIDE BERRI BAT DUT ORAIN
BILBON ETA EUSKARAZ
HARRO NABIL, HAU DA NIRE AUKERA
ETXEAN SENTITZEN NAIZ ETA
IKASTOLAN BEZELA DA
BIZIBIDE BAT DUT NIRE AURREAN
BADA LEKU BAT, HARROBIA PLAZAN
KUBO GORRI BAT, SAN FRAN AUZOAN
BILBO HIRIKO, ERDI ERDIAN
HARRO IBILI, EUSKARAZ
ARO BERRIA BILBO HIRIAN,
BERRI ONAK, EUSKARA HABIAN/ABIAN
HERRI HARROA, HARROBIAN
HARRO IBILI, IBILALDIAN
TA ORAIN GURE TXANDA DA,
BILBO BETEKO DUGU TA
HEMEN GAUDE, GU GARA HARROBIA
KALEAK GUREAK DIRA
HIZKUNTZA GURE ARIMA DA
BULTZA DITZAGUN EUSKARA TA IKASTOLA
BADA LEKU BAT, HARROBIA PLAZAN
KUBO GORRI BAT, SAN FRAN AUZOAN
BILBO HIRIKO, ERDI ERDIAN
HARRO IBILI IBILALDIAN
ARO BERRIA BILBO HIRIAN,
BERRI ONAK, EUSKARA HABIAN/ABIAN
HERRI HARROA, HARROBIAN
HARRO IBILI, IBILALDIAN