Hizkuntza Laguntzaileak Mungiako Larramendi Ikastolan

Eleaniztasunak komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna lortzen laguntzen duen bideratzaileari deitu diogu “Hizkuntza Laguntzailea” gure ikastolan.

Larramendi Ikastolan garrantzi handia ematen diogu gure ikasleek hiru hizkuntzatan komunikatzeko gai izateari, are gehiago, gaur egun hori behar-beharrezkotzat deritzogu.

Jakin badakigu eleaniztasunak gizabanakoaren garapenean daukan garrantzia nolakoa den, aniztasun kulturala eta komunikazio interkulturala indartzeaz gain, heziketan, lankidetzan, integrazioan eta ondasun kulturala mantentzean ere erakin handia daukalako.

Urteak dira ikastolan eleaniztasunaren erronka zutabe garrantzitsua dela. Hona hemen ikastolan zelan bideratzen den:

Ingelesari dagokionez:
* Ingeles arloa 2 urtetik aurrera
* “Elkarrizketarako laguntzailea” edo “Speaker” natiboa eskola ordutegian HH-n.
* LHn “Science” arloa, natura ingelesez; 6.mailan aste beteko Ingeles Barnetegiak eskola-ordu barruan; “Jolastu ingelesez” eskolaz kanpoko ekintza, natibo batek emanda.
* DBHn eta Batxin “Etika” arloa ingelesez; eta “Gizarte” ingelesez lantzeko aukera eskainiz.
* Europako beste ikastetxe batzuekin ikasle-trukaketa eginez.
Eta berezia dena, “Elkarrizketarako laguntzailea” edo “Speaker” natiboa ikastolan. Hau dela eta, aurkeztu nahi dizuegu gure ikasleek eleaniztasuna lantzeko eskura dituzten baliabideen artean, “Hizkuntza Laguntzaileak” delako gaia:

Sarrera:
Pasa den ikasturtean, 2013-14an, hasi ginen esperientzia honekin DBH-Batxilergo etapatan, eta oso balorazio ona izan zuenez, aurtengo ikasturtean HHra zabaldu dugu. Ondorioz, aurten bi Hizkuntza Laguntzaile ditugu ikastolan, bata ingelesa dena, eta bestea amerikarra. Unibertsitate-ikasleak dira, eta etorkizunean irakasle izateko behar duten prestakuntza osatzen ari dira.

Eginkizunak:
Euren eginkizuna ondorengo hauek dira:
* Hizkuntza Laguntzaileak irakasle titularrari emango dio laguntza, eta haren funtzio espezifikoak ikasleen ahozko trebetasunak indartzeko bideratuko dira.
* Ikasleen ahozko trebetasuna indartzea.
* Euren kultura eta zibilizazioa irakastea.
* Beste antzeko eginkizunetan sakontzea.
* Horretaz gain, Eskolaz kanpoko “Ingeles jolastu” deritzogun ekintzaz arduratzen dira. Arratsaldeko ekintza hauetan, antzerkiak, kantak, jolasak, eta abar luze bat egiteko aukera eskaintzen diete LHko lehenengo zikloko ikasleei.