'Hezkuntza pauso bat haratzago' hitzaldia
Ibilaldiaren baitan, hezkuntza gaiak jorratzeko bi eguneko topaketa egin zen Lekeition. Hain zuzen ere urtarrilaren 25ean eta 26an izan zen. Topaketaren barruan, mahai inguru bat ere egin zen eta bertan hezkuntzaren erronkak aztertu zituzten Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, LAB sindikatuko ordezkari Nora Salbotxek eta Gonzalo Larruzea adituak. Jorratu zituzten gaien artean, honakoak: ikastetxeen autonomia; familiek ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea; hizkuntza ereduak eta murgiltze eredua; eta nola ulertu behar den publikotasuna.
Herri Urrats igaro berritan eta ibilaldia ate joka ari dela, mahai inguru hori berreskuratu dugu bideo honetan.