Flandesetik ikastolak ezagutzera
FLANDESETIK IKASTOLAK EZAGUTZERA
Provinciaal Onderwijs Vlaanderen - Flandeseko Gobernutik bisitan etorria
Kaat Van Hoecke izan dugu bisitan ikastoletan. Ikastolen Elkarteko Phil Ball izan du bere anfitroia aste betez. Ikastolen Curriculuma ezagutzeko parada izan du, eta harrituta itzuli da Flandesera ikusi, entzun eta ezagutu duenarekin.
Neerlandera hizkuntza germanikoa da, ingelesetik gertu dagoena. Irakaskuntzan, ordea, ingelera 12 urtera arte ez da curriculumean sartu, orain arte zuhurki jokatu dutelako euren hizkuntzarekiko. Belgikan bi hizkuntz ofizial daude: Iparraldean, Flandesen, neerlandera; Hegoaldean, Walonien, frantsesa.
Phil Ballek Bruselan aditzera eman zuen Ikastolen Eleaniztasun proiektua, ingeleraren irakaskuntza goiztiarra eta CLIC. Interes handia piztu zuenez bere aurkezpenak, ondorioz etorri da Flandeseko bisita ofiziala. Ballek adierazi zuen ingeles goiztiarraren irakaskuntzak ez diola kalterik egin euskarari, alderantziz baino ez, beti ere euskara izanik ikastoletan eleaniztasunaren ardatza.
Van Hoecke hori ezagutzera etorri da, eta lekuz leku ibili da informazioa jasotzen. Ibili da EKI English Bilboko saio batean, Lazkaoko San Benito Ikastolan DBH 2 eta 4ko gelatan. Izan da EKI 4 Gizarteko formazio saioan, Harri Beobiderekin. Inma Muñoak esplikatu dio Hizkuntz Proiektua zer den, Ikastolen Eleaniztasunaren zutabe. Unibertsitatean ere izan da Jasone Cenoz katedradunarekin. Ikastolen Elkarteko materiala ezagutu du: EKI, English eta Frantsesarenak ere (Diana Lindsay eta Itziar Elortzak sortutakoak). Interes handia adierazi du guzti horrekin, izan ere Flandeseko eskoletan CLIC egiten dute frantsesarekin. Eta harritu da horrekin ere: izan ere frantseseko materiala, Frantziatik kanpo, hemen baino ez baita sortu Europan.
Van Hoocke itzuliko da, Flandesetik itzuliko dira ikastoletara, handia baita jaso duten ekarpena!