Hezkuntza Legeaz gogoetak lantzen ari dira ikastoletan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege baten atarian egon gaitezke legegintzaldi honetan. Ikastolok 2004. urtetik eskatzen ari garen legea da. Osatu berri den Eusko Jaurlaritza berriaren gobernu itunean bildu zuten EAJk eta PSE-EEk, eta duela egun batzuk Hezkuntza sailburu berak ere berretsi du hezkuntza eragileekin hezkuntza itun bat adostu nahi dutela, ondoren Legeari ekiteko.
Legegintzaldi garrantzitsua izango da, beraz. Hori dela-eta, Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseilua Hezkuntza Legeari begira eztabaidarako oinarrizko dokumentu bateratu bat lantzen ari da hiru lurraldeotako ikastola guztiekin. Dokumentu horretan bildu nahi dira ikastolen iritziz Hezkuntza Lege horrek jaso beharko lituzkeen oinarriak, gero eragileen, alderdien eta erakundeen aurrean defendatzeko.
Ikastolen ekarpenekin osatu nahi den dokumentu hori aurkeztu, eztabaidatu eta zalantzak argitzeko, bilerak egiten ari dira ikastolekin, beste gai batzuetarako erabili izan den bailara edo eskualdekako bileren formulari eutsiz.
Dagoeneko sei eskualde bilera egin dira; azkenekoa, atzo, Durangon egin zen. Hauek dira hurrengo hitzorduak
Martxoak 7 |
18:·30 |
Ikastolen Elkartearen egoitza (Gasteiz) |
Aresketa, Laudio, Armentia, Lautada, Argantzun ikastolak. |
Martxoak 9 |
18:·30 |
Tolosako ikastola |
Laskorain, Inmakulada, Irura, Anoeta, Uzturpe, Aita Larramendi, Zubimusu ikastolak. |
Martxoak 14 |
18:·30 |
Urretxu-Zumarraga Ikastola |
Andramendi, San Benito, Jakintza, Haztegi, Urretxu-Zumarraga ikastolak. |
Martxoak 15 |
18:·30 |
Aranzadi ikastola Bergara |
Arizmendi, Aranzadi, Txantxiku, Elgoibar ikastolak. |