Ikastolen jaiak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen

Ikastolen jaiak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen aspalditik ari dira lanean ikastola antolatzaileak eta jai bakoitzeko arduradunak. Urterik urte urrats gehiago egiten dira ahalik eta hondakin gutxiago sortzeko eta ahalik eta gehien gaika bildu eta sailkatzeko. Iazko Kilometroak jaia eredugarria izan zen alor horri begira. Gaikako bilketa %97 ingurukoa izan zen. Baina nola lortzen da hori? Bideo honetan esplikatzen dute zein pauso egin zituzten zero zabor helburura hurreratzeko.