Lanbide Heziketaren eredua Alemanian

Ekonomia krisiak eta mundu aldakorrak sorturiko egoera berrian, gizarteak eskakizun gehiago egin dizkio hezkuntzari. Lan arloari dagokionean, eta Lanbide Heziketaren ikuspegitik, eskakizun horiek biderkatu egin dira, aldaketa eman behar izateraino. Aldaketa eskatzen ari da lan mundua, bai, baina nondik abiatu aldaketa hori?

Lanbide Heziketaren aldaketaz hitz egiten denean Alemaniara begira jartzen dira begi guztiak, han ezarritako eredua hartzen baita une honetan erreferentzia nagusitzat Europa mailan. Gu ere bagaude hara begira, gure gazteak lan mundura ahalik eta egokien bideratzeko asmoz.

Hori dela-eta, Ikastolen Elkarteak, Ekai Center-ek eta Friedrich Ebert Stiftung Fundazioak egunbeteko jardunaldia antolatu dute Alemaniako Lanbide Heziketaren eredua ezagutarazi eta haren ezaugarri nagusiak xehatzeko asmoz.

Azaroaren 19an egingo da jardunaldi hori, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, goizeko 9:00etatik 14.30ak bitarte.

  • Lekua:  Koldo Mitxelena Kulturunea,  Areto Nagusia
  • Helbidea: Urdaneta 9, 20006 Donostia
  • Eguna: Azaroaren 19a
  • Ordutegia:  9:30 -14:30

 

EGITARAUA

9:30-9:45

Harrera

9:45-10:00

- Michael Ehrke. Friedrich Ebert Stiftung Fundazioa

- Koldo Tellitu. Ikastolen Elkartea

- Adrian Zelaia. EKAI Center

- Dagmar Reidelshoefer. Alemaniar Enbaxadako Enplegu, Gizarte gai eta Osasunerako aholkularia.

 

Ongi-etorri ekitaldia

10:00-10:30

Larraitz Altuna

EKAI Center

 

Alemaniako Lanbide Heziketaren eredua.

I. SARRERA DESKRIPTIBOA

10:30- 12:00

Lothar Sprenzel

Friedrich Ebert Stiftung

 

Alemaniako Lanbide Heziketaren eredua.

II.GAURKO EREDUA. ENPRESAREKIKO HARREMANAK ETA ARRAKASTA GIZARTEAN

12:00 - 12:30

Etenaldia eta kafea

12:30- 13:30

Juan Seoane

Friedrich Ebert Stiftung

 

Lanbide formakuntza duala Madril eta Bartzelonan. KASU PRAKTIKOA.

13:30 -14:15

Adrian Zelaia

EKAI Center

 

Alemaniako Lanbide Heziketaren eredua.

IV. EUSKAL HERRIENTZAT EREDU HONEK DUEN GARRANTZIA

14:15 -14:30

Amaiera