anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Abian da 2021ko Kilometroak jaia

Eguraldia oso lagun izan ez badugu ere, martxan da Kilometroak jaia Goierrin, Beasain, Lazkao eta Ordizian. Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak elkarrekin antolatu dute Gipuzkoako ikastolen jaien aurtengo ekitaldia, eta Jakintza ikastolaren frontoian egindako ekitaldiarekin eman diete hasiera Kilometroei.

2021-09-29 Prentsa bilduma

 

KOMIKIGINTZA

'Sasi artean Elgeta', Xabiroi bildumaren azken uzta

Jazinto Rivas ‘Elgeta’ trikitalari maisu handia ekarri du Xabiroi komiki aldizkariak bere bildumara

2021-09-27 Prentsa bilduma

IKASTOLEN IKASTURTE HASIERA EKITALDIA

Murgiltze eredua eskatu dute ikastolek, ikasle guztien euskalduntzea ziurtatzeko

Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa egungo errealitatetik egingarri dela iritzi diote, Europar mailako partzuergo baten bidez. Ongietorria egin diete hezkuntza hitzarmenerako adostasuna lortzeko abian diren ekimen guztiei

2021/09/27-2021/10/01 prestakuntza agenda

Hemen duzue datorren asteko prestakuntza agenda:

2021-09-27

Ikastoletako zuzendaritza taldeen mintegia martxan da

Irailaren 24, ostirala, izan da Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako zuzendariek agendetan gordeta izan duten egun horietako bat. Urretxindorra ikastolan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zuzendariak elkartu dira eta Iruñean Ikastolen Nafarroako egoitzan Nafarroako zuzendariak. 

Ikasturte haserarekin bat datozen gaiak izan dituzte hizketagai. Momentuak ekartzen dituenak batetik, eta aurrera begira jarrita ikastolentzat estrategiko diren beste zenbait bestetik. Hauen inguruko gogoeta egin eta ezagutza sarea elkarlanean indartzeko aukera polita izan da. 

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu