Ikastoletako zuzendaritza taldeen mintegia martxan da

Irailaren 24, ostirala, izan da Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako zuzendariek agendetan gordeta izan duten egun horietako bat. Urretxindorra ikastolan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zuzendariak elkartu dira eta Iruñean Ikastolen Nafarroako egoitzan Nafarroako zuzendariak. 

Ikasturte haserarekin bat datozen gaiak izan dituzte hizketagai. Momentuak ekartzen dituenak batetik, eta aurrera begira jarrita ikastolentzat estrategiko diren beste zenbait bestetik. Hauen inguruko gogoeta egin eta ezagutza sarea elkarlanean indartzeko aukera polita izan da. 

Hurrengo zita denek elkarrekin izango dute, gai zehatz batzuen inguruko lanketa espezifikoa egiteko. 

Etiketak: