anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Aurkezpena

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu aplikazio desberdin programazioa, azpiegituren kudeaketa edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa. 

Prestakuntza

Euskal Curriculuma garatzen ari den honetan, maiz, honakoa errepikatu ohi da: “Paperean jartzea agian ez da hain erraza, baina gero hau guztia geletara, praktikara eramatea askozaz ere zailagoa da! Nola gauzatuko ote dugu?”.

Gorputz Heziketako irakasleei zuzendutako prestakuntzaren bidez, Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egiten den proposamenen inguruko formazioa eskaini nahi dugu.

Formazioak bibentzialak, teorikoak eta praktikoak dira.

Euskal Curriculuma

1. Euskal Curriculuma: Kultur Ibilbidea. Adituen ekarpena.

 2. Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma.

Sustapenak

Euskal Curriculumean Gorputz Heziketarako egin proposamena oinarri harturik, ondo pasatzearen sentsazioa ardatz hartu eta gure jolas, joko eta kirolen sustapena:

  • Pilota
  • Boteluzea
  • Herri jolas, joko eta kirolak
  • Euskal arrauna

Gure jolas, joko eta kirolak Euskal Curriculumean eta konpetentzien bidean: gure jolas, joko eta kirolak eta norberaren ezagutza, komunikazioa eta kultura.

Aurkezpena

Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izeneko ekitaldia, 1981ean Donostian burutu zen estrainekoz, Carmelo Balda pilotalekuan hain zuzen eta  Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuen.

1982an, Ikastolen Elkartea arduratu zen ekimen horretaz, eta bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko lehen urratsak bideratu ziren. Geroztik, Euskal Herriko herrialde guztietara zabaltzearen ondorioz, milaka neska-mutilek ezagutu dute jendaurreko jarduerak duen bizipen ahanztezina. 

Aurkezpena

Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera hasi ziren, 60ko hamarkadan.

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu