BOGA (euskalduntzearen maila guztiak on-line EGAraino)
Azalpena
Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA, ordenagailu bidez eta on-line. BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan zatitua dago. Ikastaro bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza 10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, batez beste 30 ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo du aurrera ikasleak. Ariketen nolakoari ere dagokionez, zabala da sistemak eskaintzen duena: hutsuneak bete, azpimarratu/aukeratu, egia/gezurra, ordenatu, bikoteak osatu...
Ikasleak saioko ariketa guztiak egiten dituenean sistemak testa egingo dio; gainditzen badu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dio. BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta ikaslearen ibilbidearen arabera sor dakizkiokeenez gain, irakasleak ere aukera du, hala iritziz gero, ikasleari neurriko saioak sortzeko. Beraz, unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko lana da; hortik gora ikaslearen lanak aginduko baitu.
Mintzamena lantzeko, berriz, irakasleak agindutako hainbat lan aurretiaz burutu beharko ditu ikasleak eta gero ikasleak berak hautatzen duen egunean eta orduan irakaslearekin burutu beharko du mintza saioa Skype programaren bitartez.
Ikastaroa hau egin nahi duenak mailaketa proba egin beharko du internet bitartez, www.ikastola.net helbidean, matrikulazioaren gunean.
Euskara on-line eta internet bidez ikasteko ikastaroa, BOGA autoikaskuntza programa erabiliz. HABEren BOGA programa, norberak nahi duenean, nahi duen lekutik internet bidez euskara ikasteko aplikazioa da. Internetera lotura besterik ez da eduki behar.
BOGA programa zer den jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
|
Curso de euskera on-line, mediante el programa de autoaprendizaje BOGA. El programa BOGA de HABE te permite aprender y estudiar euskera desde cualquier sitio donde tengas ordenador y conexión a internet.
Para conocer más detalles sobre el programa BOGA,pulsa aquí. |
||||||||||||||||
MAILAKETA PROBAK Zure ustez duzun mailako testa egin eta zuzendu. Gero maila eta testaren emaitza adierazi beharko dituzu matrikula-orrian.
|
PRUEBAS DE NIVEL Elige el test de nivel que creas tener. Más tarde en la hoja de matrícula tendrás que indicar el nivel y el resultado.
|
On-line ikastaroa.