HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO ESTRATEGIAK IKASTOLAN. IRUÑEA (CIVIVOX ITURRAMA)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2021, Iraila 7-tik Osteguna, 2021, Iraila 16-ra
Saioak: 
2021/09/16 (Osteguna) 15:30-tik 18:00-ra
2021/09/22 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 

Iraila eta abendu artean bideratuko da prozesua. Prestakuntza orokorreko bi saio hauekin hasi eta jarraipena zonaldekako mintegiekin emango zaie. Aurreikusten ditugun datak urriak 14 eta abenduaren 9a dira. Mintegiko matrikula prestakuntza orokorra eskeini eta gero irekiko da. Zonaldeen antolaketan zenbait aldaketa egotea aurreikusten dugu. 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Civivox Iturrama
Helburuak: 

Haur Hezkuntzan ahozkotasuna lantzeko jasotako estrategiekin plan bat osatzea eta bakoitzaren Ikastolan praktikara eramatea.

Edukiak: 

Horretarako, 2 saio izango ditugu.

Lehen saioan, Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko adituak oinarriak eskainiko dizkigu. 

- Haurraren hizkuntza jabekuntza ikuspegi laburra.
- Haurraren hizkuntza jabekuntza eta testuinguru soziolinguistiko/ingurune hurbilaren eragina.
- Ahozko hizkuntzaren irakaskuntzarako baliabideak:

  •  Momentuak/uneak eta guneak.
  •  Gakoak.

Bigarren saioan, oinarri hauek kontutan hartuta, Inma Muñoa Ikastolen Elkarteko Hizkuntzak taldeko kideak ikastolaretzearen inguruko xehetasunak azalduko dizkigu. 

  • Plana osatzeko bide orriaren azalpena.
  • Tresnak.
  • Adibideak.
Lan dinamika: 

Saio dinamikoa izango da. Alderdi teorikoa zein praktikoa uztartuko dira.

 

 

Ebaluazio irizpideak: 

Jendearen partaidetza

Ekarritako gaien asebetetzea

Emaileak: 
Inma Muñoa Barredo
Beñat Azurmendi Aguirre
Esther Garaialde Katarain
Amaia Ayerra Munduate
Hartzaile mota: 
Haur Hezkuntzako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli