HAURRAREN GARAPENA ETA HELDUAREN LEKUA HORRETAN - ALVARO BEÑARAN - LIZARRA Irailaren 17an eta 18an
Haurraren garapenean helduaren garrantzia azpimarratzea. Haurraren garapenean, helduaren egotearen eta helduarekin harremanaren kalitatea eta kualitatearen garrantzia, hain zuzen.
Sortzen ari diren proposamen pedagogiko berrietan haurraren ekintza/jolasaren garrantzia azpimarratzen ari da. Bere barruko motibazioa eta interesei nola eutsi. Nola indartu bere iniziatiba eta kuriositatea. Nola eman bidea bere “berezko gaitasunei” eta “erritmo biologikoei”…eta dinamika honetan nola eman lekua hezitzaileari izango da mintegi honen helburua.
Objektibotasuna, Haur Hezkuntzan, subjektibotasunarekin orekatu behar da. Gizakia ez da desagertu behar. Giza-harremanak ez dira desagertu behar:
“Besteak ez badaude, beste “NI”-ak, ez dago “NI” (Tchouang-Tseu, Txinako filosofoa, K.A. IV mendekoa).
“Bagaude, batera, naturan eta naturatik kanpo” (Edgar Morin, “La identidad humana”)
Elkar eraginaren aldeko hipotesian oinarrituko da mintegia: biologia, banakakoaren-psikismoa eta gizartea/kultura-ren arteko elkar eraginak. Eta guri, Haur Hezkuntzan, hezitzaileok bezala, interesatzen zaiguna hauxe da: zer nolako eragina dugun haurren garapenean. Heziketa ez dago bakarrik teknika, metodologia edo didaktika pean, baizik eta egunero haurrekin ditugun harremanetan ere. Hau da, gizakiok bezala ekartzen dieguna, gure motibazio, interes, emozio, sentimenduetatik abiatuz…Haurrak “humanizatzeko”, hots, gizakiaren kualitatea bereganatzeko, gizaki helduen egote eta zaintza egokiak jaso behar dituzte, giza harreman “nahiko onak” bizitzen.
OHARRA: Matrikula kopuruaren arabera baliteke leku aldaketa izatea.
Hizlariak bere azalpenak emango ditu eta parte hartzaileekin elkarrizketa dinamika erabiliko da oinarritzat.
Jendearen partaidetza.
Ekarritako gaien asebetetzea.
Beñat Azurmendi Aguirre