EKI LMH - IKASGUNE PLATAFORMA ETA LUCIDCHART. A TALDEA .
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA
EKI LMH Proiektuko Ikasgune plataformaren azalpena eta erabilera praktikoa egitea eta LucidChart aplikazioaren lanketa unitateko jardueretan.
Ikasgune plataformaren erabilera
- azalpen orokorra
- Euskarri digitalen lanketa: txantiloiak, galdetegiak, IKT jarduerak...
- Praktika erreala ordenagailuetan
- Ikasleen jarraipenaren inguruko hasierako azalpena
Eskemak eta mapa kontzeptualak Lucidchart bidez
- Lucidchart aplikazioaren oinarria
- Unitate didaktikoetako txantiloiak erabili eta osatu
- Egindako Lucidchart dokumentuak gorde eta antolatu
Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.
Oihan Odriozola Aranburu