DBH PLASTIKAZKO, IKUSIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA MINTEGIA
LH eta DBHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko proiektu-proposamenean, hobekuntza urratsak ematen jarraitu: unitate proposamenen eguneratzeak, ebaluazio markoa, baliabideak; unitateak gelaratzean, begirada holistikoa, presentzia, begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa)... * LH5erako proposamena garatzeko, oinarrietan fokatuz (sustraiak, aniztasuna, inklusioa).
Arloa lantzeko proposatutako unitateen markoaren garapena, eta arloari dagokion koordinazio orokorra egitea izango dira helburuak, mintegikideen arteko partehartzearekin; arloak Arte hezkuntzaren konpetentzian zein ikaskuntza holistikoan duen garrantzian, ekarpenean, oinarrituz eta aldi berean, EKIko proposamenera hurbilduz.
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu. Ikastola bakoitzean LH eta DBHn lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.
Landuko diren gaiak, hauek izango dira:
Arloaren unitate proposamenak eta hauen markoa.
Begirada holistikoa gelan, proiektuaren garapenean.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Asebetetze galdetegia.
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Aitziber Ayesta Aldanondo