HIZKUNTZA-PROIEKTUA ELKARGUNEA
Ikastoletako Hizkuntza-Proiektua dinamizatzeko ardura duten teknikariei hura berritzeko gidaritza eskaintzea.
Ikastoletako Hizkuntza-Proiektuaren lan-ildoak indartzeko eta berritzeko formazioa eskaintzea.
Ikastoletako teknikariei egitasmo eta lan-ildoen koordinaziorako eta trukerako foroa eskaintzea.
- Betebehar administratiboak* nola baliatu ikastolan Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko.
- Ikastolaren Hizkuntza-Proiektuaren diagnosi kualitatibo eta kuantitatiboa egitetik*, 2022-2026 plan estrategikoa idaztera, orientabideak.
- Plan Estrategikotik 22/23 Urteko planera, orientabideak.
- Gela barruko esparruan hizkuntzaren dimentsioa bistaratu: Hizkuntzen Trataera Integrala.
- Gelaz kanpoko esparruan, hizkuntza-portaeran eragiteko esku-hartzea eta estrategiak.
- Eremu instituzionalean, gurasoak ikastolaren helburuekin nola lerratu: eskuhartze sistematizatua.
*Eduki horien lanketa EAEko ikastolek administrazioarekiko edo Hizkuntza Proiektuaren garapenarekiko dituzten beharren arabera egokituko dira.
Saioetan betebeharrei erantzuteko eta Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko orientabideak eta tresnak zabalduko dira.
Ikastoletan gauzatzen diren ekintza eta proiektuak partekatzea sustatuko da eta EHItik nahiz bestelako gizarte eragileengandik datozen egitasmoen berri emango da.
Foroa erabiliko da zalantzak argitzeko, zeregin administratiboen berri emateko eta informazioa biltzeko.
Inma Muñoa Barredo
Juanjo Respaldiza Ozaeta