HPI - Formazioa
Irakasleak ahalduntzea eta beraien ikerlari profila garatzea HPIren helburuetako bat izanik, garrantzi handia jartzen da Ikastolaren prestakuntza planean. Plan horretan, hezitzaileen behar pertsonalak nahiz kolektiboak jaso behar ditugu. Argi duguna da berrikuntza eta hobekuntza pedagogiko guztien oinarrian prestakuntza dagoela eta horregatik hiru erpin dituen proposamena luzatzen dugu
- Irakasleak edo irakasle taldeak duen motxila pedagogikoa, gaiaren inguruko ezagutza eta sarean eta liburuetan dagoen jakintza.
- Ikastolen Elkartetik gai ezberdinen gainean jaso daitezkeen aholku, dokumentazio edota formazio mintegiak.
Hezitzaileen formakuntzarako on line plataforma. Hezkuntzarako konpetentziak garatzeko erronka ezberdinak aurkezten dira, hobekuntza pedagogikorako oinarri pedagogiko eta metodologikoak lantzen dira erronka bakoitzean 3 mikro erronkatan banaturik. Irakasle batek edo irakasle taldeak erronka berdinak egin ditzakete eta era horretan, guztion ikuspegia bateratuz eta hezkuntzarako konpetentzia garatuz.