HIZPRO (eragin eremuak)
eremu instituzionala
Esparru honetan hartzen ditugun erabakiak funtsezkoak izango dira testuinguru ahalik eta euskaldunena ziurtatzeko eta ikasleen euskara erabiltzeko aukerak zabaltzeko.
Hizkuntz paisaia zaintzeko hizkuntz irizpideak ezarri eta hauen jarraipena ziurtatu
Hezkuntza komunitatearen harreman sareetan euskararen erabilera eragozten duten etenak identifikatzeko eta gainditzeko estrategiak zehaztu.
eremu pedag.: gela barrukoa
Hizkuntza arloan egiten den lana oso mugatuta gelditzen da, eta hainbat kasutan lan horrek ez du eraginik izango berezko erabilera egoeretan ez bada ikasitakoa aplikatzen eta sendotzen.
Ikastetxean langai ditugun hizkuntza guztien artean ahozko hizkuntzaren inguruko helburu eta edukien sekuentzializazio garbia eta koordinatua garatzea, ikuspegi metodologiko bera partekatzea eta elkarreragina bideratzeko estrategiak partekatzea giltzarri dira ahozkotasunaren garapenean.
eremu pedag.: gelaz kanpokoa
Euskararen normalizazioan pausoak eman ahal izateko, ezinbestekoa da, arlo akademikoaz gain eta harekin lotuta, ikaslearen beste bizitza esparruetan ere eragitea, haietan ohiko komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bitartekoak jarriz.