Gaur egun Moodle erreferentziazko aplikazioa bihurtu da hezkuntza munduan. Aplikazio honi esker, online ikastaroak sortu eta kudeatzeko aukera dago. Ikastaro hauek online diren momentutik, ikastolan eta ikastolatik kanpo modu eraginkorrenean atzigarri egoteko asmoarekin, EHI-tik zerbitzu berri bat eskaintzen dugu. Zerbitzu honi esker, ikastolak ez dira haien Moodle aplikazioaz arduratu behar.
Ikapp Drupal 7 CMS-an oinarrituriko web eduki kudeatzailea da. Ikastolentzako prestaturik dagoen software honi esker, ikastolentzako kalitatezko web korporatibo, blog zein intranetak sortzea oso erraza eta azkarra da. Gainera, itxura ezarpenak eta bestelako teknika batzuei esker, webgunea guztiz pertsonalizatu daiteke.
Ikastola Aldizkaria gure aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu gara.
Hori horrela, 2012tik, paperezko bertsioaz gain, aldizkari digitala ere egiten dugu, eta bere txoko propioa eskaintzen, irakurlearen bidea erraztu asmoz.
Bost dira Ikastolen Jaiak: Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Gipuzkoakoa izan zen lehena, Kilometroak, 1977an sortu zena. Ikastolen premiak oso handiak zirelako sortu zen, eta berehala zabaldu zen egitasmoa beste lurraldetara. Horrela jaio ziren Ibilaldia (1979an), Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez (1981ean) eta Herri Urrats (1983an).
Hasieran eraikitako zutabeak bizirik diraute oraindik.
Martxoaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren ostiralean izango da Zarautzen eta, gainontzeko kanporaketa saioetan bezala, hiru ekimen izango dira:
Gaur, martxoaren 5ean, ireki da Udako Aisialdi Eskaintzaren izen ematea. Aurten, gainera, jantzi berriekin dator, bi egonaldi berri eskaintzen direlako eta guztia atari berri batean atondu delako.
Gaur, ostirala, EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta Bizkaiko Lurralde Batzordeko koordinatzaile Juan Carlos Gomezek hedabideen aurreko agerraldia egin dute, aurtengo Ibilaldia jaia astebetez atzerako hartutako erabakiaren xehetasunak emate aldera. Prentsaurrekoa azken asteetan sare sozialetan eta Gernikan eta inguruetan piztu den eztabaidak bultzatuta egin da, eta, era berean, erabakiaren erantzukizuna EHIrena eta Bizkaiko Lurralde Batzordearena izan dela argi uzteko.