Beasaingo ikastola hazten : 400 metro koadro gehiago Urbialde enparantzan.
Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena, eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.
AISIOLA, EHIk bultzatutako Astialdiko Hezitzaile Eskola da. Bere helburua, aisialdiko begiraleak edo monitoreak hezitzea da, EHIk antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako (udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak,...) eta orokorrean hezkuntza ez-formalaren esparruan ikastolek antolatzen dituzten ekintza guztietarako (astialdiko taldeak, liburutegien kudeaketa, jantokien dinamizazioa, ikasbidaiak, ikasle-trukea, neguko kirolak, tailerrak,...)