Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ikerketa egin du jakiteko zein diren Bilbo Handiko gazteek euskararen eta euskarazko kulturaren inguruan dituzten iritziak, asoziazioak edo jarrerak. 2020ko urte hasieratik 2021eko udaberrira arte interbentzioak egin dira Bilboko, Portugaleteko eta Getxoko ikastetxeetan, eta bertatik ateratako materialarekin #Damolat unitate didaktikoa osatu dute Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.
Eguraldia oso lagun izan ez badugu ere, martxan da Kilometroak jaia Goierrin, Beasain, Lazkao eta Ordizian. Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak elkarrekin antolatu dute Gipuzkoako ikastolen jaien aurtengo ekitaldia, eta Jakintza ikastolaren frontoian egindako ekitaldiarekin eman diete hasiera Kilometroei.