HAUR ETA GAZTE FILOSOFIA LH5-DBH4: PENTSAMENDU KRITIKOA, SORTZAILEA ETA ENPATIKOA SUSTATZEN

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Osteguna, 2025, Ekaina 26-tik Astelehena, 2025, Urria 27-ra
Saioak: 
2025/10/24 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
2025/11/21 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
2026/01/16 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
2026/02/20 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
2026/03/27 (Ostirala) 09:30-tik 14:00-ra
Iraupena: 
22.5 ordu
Oharrak: 

Hautazkoa den ordubeteko online tutoretza saio bat eskainiko da ikastaro amaieran praktika bat prestatu eta aurkeztu nahi dutenentzat. Ikastaroan ikasitakoari buruzko saio praktikoa gelan egitea erabat hautazkoa izango da

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
 
  • Irakasleei baliabide gogoetatsuak, artistikoak eta ludikoak eskaintzea, haur eta nerabeek modu autonomoan, sortzailean eta kooperatiboan pentsa dezaten bere kabuz eta taldean besteekin batera.
  • Haur eta nerabeen pentsamendu konplexua (kritikoa, sortzailea eta enpatikoa) ulertzeko giltzarriak eskuratzea.
  • Haur eta nerabeen garapen pertsonala eta intelektuala garatzeko interesgarriak diren gai filosofikoak, existentzialak eta artistikoak ezagutzea eta erabiltzea, dinamika parte-hartzaileak proposatuz.
  • Ikerkuntza-komunitatearen eta elkarrizketa filosofikoaren oinarrizko metodologia ezagutzea eta esperimentatzea, ondoren ikasgelara eraman ahal izateko.
  • Entzutearen pedagogia ezagutzea eta praktikatzea: ez da nahikoa ikasleen jarrera proaktiboa eta ekintzailea bultzatzea hitz egiterakoan; aitzitik, ezinbestekoa da jarrera hartzailea eta barne-isiltasuna lantzea, nork bere buruari eta besteei nolabaiteko lasaitasunez eta barne-zabaltasunez entzuteko. 
  • Ikasgai guztietan pentsamendu kritikoa eta sortzailea zabaltzeko eta aplikatzeko irizpide orokorrak ezartzea; tutoretza klaseetan barne.

 

Edukiak: 

 

  • Galderak egitearen artea: modu zorrotzagoan eta sakonagoan pentsatzera eramaten gaituzten galdera ziztagarriak egiteko irizpideak eta oinarrizko trebakuntza.
  • Elkarrizketa filosofikoaren metodologia: galdera filosofikoak eta erantzun arrazoituen bidezko praktika landuko dugu. Ondoren ikasgelan, prozedura hau aplikatu ahal izateko, ikasle bakoitza bere kabuz eta taldean besteekin batera hausnartzera animatzeko.
  • Entzutearen pedagogia: Arreta, barne-isiltasuna eta entzutea, pentsamendu askearen eta elkarrizketa filosofikoaren bihotza da. Ikastaroan entzutearen oinarrizko marko teoriko-praktikoa landuko dugu. Oinarrizko ideia eta baliabideak eskainiko dira, ikasleak gelan elkar entzuten ikas eta praktika dezaten.
  • Pentsamendu trebetasunen oinarrizko taxonomia ezagutu eta praktikatuko dugu.
  • Artearen bidez pentsatzen: Arte disziplinen eta sormen jarduera artistikoen bidez gogoeta eta praktika estetikoak ikasgelan bultzatzeko baliabideak esperimentatzea.  
  • Ahozkotasuna eta norberaren irizpidean oinarritutako arrazonamendua praktikatzeko metodologia ludikoa, gogoetatsua eta parte hartzailea sustatuko da.
  • Gogoeta filosofikoak idazteko ideia sortzaile eta artistikoak proposatuko dira LHko azken ziklo eta DBHrako.

 

Lan dinamika: 

Azalpen teorikoa.

Taldeko hausnarketa.

Elkargunean materiala egongo da. 

Besterik:

Elkarrizketa filosofikoaren eta ikerketa komunitatearen metodologia.

 

Ebaluazio irizpideak: 

 

  • Gutxieneko %75ko asistentzia.
  • Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.
Emaileak: 
Miren Camison Goienetxea
Janire Gracia Iñurrita
Hartzaile mota: 
LH 5-6 eta DBHko irakasleak (gehienez 25)
Ikastaro zerrendara itzuli