HAUR FILOSOFIA HH5-LH4: PENTSAMENDU KRITIKOA, SORTZAILEA ETA ENPATIKOA SUSTATZEN
Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Osteguna, 2025, Ekaina 26-tik Astelehena, 2025, Urria 27-ra
Iraupena:
22.5 ordu
Oharrak:
Hautazkoa den ordubeteko online tutoretza saio bat eskainiko da ikastaro amaieran praktika bat prestatu eta aurkeztu nahi dutenentzat. Ikastaroan ikasitakoari buruzko saio praktikoa gelan egitea erabat hautazkoa izango da
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
- Irakasleei baliabide gogoetatsuak, artistikoak eta ludikoak eskaintzea, haurrek modu autonomoan, sortzailean eta kooperatiboan pentsa dezaten bere kabuz eta taldean besteekin batera.
- Galderak egitearen artea. Irakasleak ikasleak pentsatzera gonbidatzen duten galdera iradokitzaileak eta filosofikoak egiten ikastea.
- Elkarrekin pentsatzea: taldean besteekin ikertzeko, pentsatzeko eta sentitzeko aukerak ematea, errespetuzko espazioak eta testuinguru egokiak sortzen.
- Entzutearen pedagogia ezagutzea eta praktikatzea: ez da nahikoa ikasleen jarrera proaktiboa eta ekintzailea bultzatzea hitz egiterakoan; aitzitik, ezinbestekoa da jarrera hartzailea eta barne-isiltasuna lantzea, nork bere buruari eta besteei nolabaiteko lasaitasunez eta barne-zabaltasunez entzuteko.
- Edozein ikasgaietan pentsamendu kritikoa eta sortzailea lantzeko aukerak sortzea, eta bereziki, tutoretza orduetan.
- Pentsatzen ikasi eta Izaten ikasi-ren oinarrizko teorian eta praktikan murgiltzea.
Edukiak:
- Haurren pentsamendu konplexua (kritikoa, sortzailea eta enpatikoa) lantzeko baliabide gogoetatsuak, artistikoak eta ludikoak ezagutzea, ikastaroan praktikatuz.
- Pedagogia dialogikoaren erroak ezagutzea eta praktikatzea: Ikerkuntza-komunitatea eta Elkarrizketa filosofikoa.
- Elkarrizketa Filosofikoa bizi, irakatsi ahal izateko. Oinarrizko nozioak ezagutzea.
- Entzutearen pedagogia: Arreta, barne-isiltasuna eta entzutea, pentsamendu askearen eta elkarrizketa filosofikoaren bihotza da. Ikastaroan entzutearen oinarrizko marko teoriko-praktikoa landuko dugu. Oinarrizko ideia eta baliabideak eskainiko dira, ikasleak gelan elkar entzuten ikas eta praktika dezaten.
- Artearen bidez hausnartzeko baliabideak: margoa, musika klasikoa, idazketa sortzailea, film laburrak, etab.
- Ahozkotasuna eta norberaren irizpidean oinarritutako arrazonamendua praktikatzeko metodologia ludikoa, gogoetatsua eta parte hartzailea sustatuko da.
- Galderak egitearen artea ezagutzeko eta praktikatzeko oinarrizko sarrera.
- Pentsamendu trebetasunen taxonomia ezagutu eta erabili.
- “Kio eta Gus” LHko haurrentzako eleberri filosofikoa ezagutzea eta erabiltzea.
Lan dinamika:
Azalpen teorikoa.
Taldeko hausnarketa.
Elkargunean materiala egongo da.
Besterik:
1. Elkarrizketa filosofikoaren eta ikerketa komunitatearen metodologia.
2. Fundamentazio teorikoa
Ebaluazio irizpideak:
- Gutxieneko %75ko asistentzia.
- Ikastaroan aktiboki parte-hartzea.
Emaileak:
Miren Camison Goienetxea
Janire Gracia Iñurrita
Janire Gracia Iñurrita
Hartzaile mota:
HH5 eta LH1-2-3 eta 4ko irakasleak (gehienez 25)