HIZKUNTZEN TRATAERA INTEGRALA (HTI)
Izena emateko interesa duen ikastolak, honako galdetegi honi erantzun behar dio.
Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, Xabier Lasarekin jarri harremanetan (xlasa@ehi.ikastola.eus)
- Diziplinetako eta diziplinarteko ikaskuntza-prozesuetan arrakastaz aritzeko, ezinbestekoa den hizkera akademikoa garatzeko oinarriak lantzea.
- Ikasleen hizkuntza-gaitasun erlatiboa areagotzeko, euren hizkuntza-errepertorioa aberastea.
Bi urteko ibilbidea duen ikastaroa da. Ikastolaren diagnostiko batetik abiatuta, Hizkuntzen Trataera Integrala gauzatu ahal izateko ezinbesteko mugarriak landuko dira, eta, bukaeran, ikastola bakoitzari aurrera begira urratsak egiteko proposamenak biltzen dituen txostena emango zaio eskura.
Jardun biko ikastaroa da. Hortaz, lanketa pertsonala online izango da Saioka plataforman, eta, horretaz gain, aurrez aurreko saioak egingo dira ikastolan bertan. Saio horietan, taldekako hausnarketak egingo dira, eta, gelan baliatzeko estrategiak jorratuko dira.
Lehenengo urtean, hiru saio egingo ditugu aurrez aurre: sentsibilizazioa, sekuentzien planifikazioa eta egindako ibilbidearen inguruko uneko argazkia landuko dira. Online, hizkera akademikoaren ezaugarriak eta ekintza komunikatiboaren gaineko lanketa egingo da.
Bigarren ikasturtean, ebaluazio-ikuspegia, elkarreraginerako estrategiak eta hizkuntzen zein curriculumaren trataera bateratua jorratuko dira aurre aurre. Horretaz gain, aurrez aurreko saioetarako oinarrizko ezagutzak online eskuratuko dira, eta, era berean, ulermen estrategiei dagokien alderdiak Saioka plataformaren bidez jorratuko dira.
Jardun biko ikastaroaren online alderdiari tutore batek egingo dio jarraipena, zehaztutako ebaluazio-irizpideen baitan.
Bi ikasturteko ibilbidearen ostean, balorazio-inkesta pasatuko da.
Inma Muñoa Barredo
XABIER LASA AGIRREZABAL