BATXILAB
Lehen eta hirugarren saioak aurrez aurre izango dira. Bigarren saioa eta azkena online.
Ikastolen arteko sarea indartzea, ikastolen esperientziak, praktikak, antolaketa... partekatuz.
Batxilergoan eredu konpetentziala txertatzeko lanketa egitea: antolaketan, ikaste-uneetan, ebaluazioan eta metodologian.
Euskara ardatz duen ikuspegia oinarri izanik, diziplinetako alfabetizazioa indartzea ekintza komunikatiboen bidez.
Barne Sendotasuna Hezkuntza Marko Orokorraren baitan kokatuz, pertsona ereduaren bereizgarri horri buruz ikastolan egiten denaz hausnartzea eta ONKI tutoretza planak egin ditzakeen ekarpenak aztertzea eta horren gelaratzea planifikatzea.
-
Batxilergoaren antolaketa
- Ebaluazioa: ikasarloaren ebaluazioa,
- Ikastolen praktika onak.
- Ekintza komunikatiboak diziplinetan.
- Barne sendotasuna eta tutoretza.
Saio bakoitza gai baten inguruan garatuko da eta Ikastola baten ekarpenak landuko dira
Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.
Asebetetze galdetegia.
Maite Gomez Lete
Harri Beobide Egaña