MUSIKA TAILERRA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Ostirala, 2025, Ekaina 13-tik Asteazkena, 2025, Urria 22-ra
Saioak: 
2025/10/29 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2026/04/22 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
8 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Musikaren elementu nagusien (interpretazioa eta sorkuntza) gaineko lanketa partekatua egitea . 
  • Musikak, pertsona ereduari egiten dion ekarpenaz jabetzea. 
  • Zer da interpretatzea galderari erantzun komun bat bilatzea. 
  • LH-DBHko musika irakasle guztiok arloaren ikuspegi osoa eta praktika onak partekatzea etapen arteko zubiak eraikiz eta hausnarketa eta gogoeta partekatua bideratzea.
  • Material berriaren inguruko erabileraz hausnartzea eta ebaluazioaren gogoeta partekatua bideratzea.
Edukiak: 
  • LH eta DBH musika. Lotura, sekuentzia eta erabilera
  • Zer da interpretazioa? Zer da sorkuntza
  • Musika eta pertsona eredua
  • Musika arloaren ebaluazioa eta HTI.
  • Arloan erabiltzen diren baliabide pedagogikoak

 

Lan dinamika: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak: 

-Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

-Saioetan parte-hartze aktiboa.

-Asebetetze galdetegia

 

Emaileak: 
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Ane Muñoa Amas
Hartzaile mota: 
LH eta DBH Musika arloko irakasle guztiak
Ikastaro zerrendara itzuli