EZAGUTU EKI LH KONPETENTZIAK GARATZEKO ETA EBALUATZEKO 2 (online ikastaroa)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Abendua 5-tik Asteazkena, 2025, Urtarrila 15-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteazkena, 2025, Urtarrila 8-tik Ostirala, 2025, Otsaila 21-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

Eki proiektuaren ezaugarri orokor eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
Eki ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

Edukiak: 

EKI PROIEKTUA azalpen orokorrak :
Eki proiektuaren ezaugarri bereizgarriak
Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak
Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa
Ebaluazioa
Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan
Eki ikasmaterialak eta plataformak / webguneak
Unitateen planifikaziorako iradokizunak

Lan dinamika: 

Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa sei asteren barruan (urtarrila/otsaila) osa daiteke nahi den erritmoan.
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
 

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute 

Emaileak: 
Aritz Larreta Bereziartua
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
DBHn Eki ikasmaterialak erabiliz irakatsiko duten irakasle berriak edo ekiren ezaugarrietan sakondu nahi duen edonor
Ikastaro zerrendara itzuli