INKLUSIOA. ESKU HARTZEKO BALIABIDEAK (IDU)

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Urria 10-tik Osteguna, 2025, Urtarrila 16-ra
Hasiera - bukaera data: 
Osteguna, 2025, Otsaila 13-tik Asteazkena, 2025, Apirila 30-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

- Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzea
- Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea
- IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran ahalduntzea

Edukiak: 

Edukiak: 6 modulutan banatuta egongo dira.
- Inklusioari buruzko marko orokorra, eta aniztasunean eragiten duten oztopoak
- IDU erreferentzia markoa eta aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna
- IDU printzipioen jarraibideetan sakondu,
- Esku hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autoregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.

Lan dinamika: 

Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko d
Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango; bakoitzak bere erritmoan osa dezake.
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Emaileak: 
Petro Vera Aguado
Leire Burdain Mestraitua
Hartzaile mota: 
Hezkuntza esku hartze inklusiboagorako tresnak eskuratu nahi dituen irakasle, orientatzaile, PT orori zuzendua dago.
Ikastaro zerrendara itzuli