FAMILIEKIN HARREMAN OSASUNTSUAK BIDERATZEKO KOMUNIKAZIO LANABESAK. MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2024, Ekaina 24-tik Astelehena, 2024, Iraila 30-ra
Saioak: 
2024/10/04 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2024/10/11 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2024/10/18 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
12 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Iñigo Aritza
Helburuak: 
  • Irakaslearen rolari buruzko hausnarketa egitea.
  • Gurasoekin edota lankideekin komunikazio eraginkor eta eraldakorrak emateko lanabesak eskuratzea.
  • Egoera zail, gatazka edo blokeoei aurre egiteko hausnarketa egin eta lanabesak bereganatzea.
  • Zaintza eta kasuen ikuskatze espazioa zabaltzea.
  • Beste hezitzaile batzuen esperientzia eta bizipenetatik ikastea.
Edukiak: 
  • Irakaslearen xede, helburu eta balio pertsonalak.
  • Irakaslearen rola sisteman.
  • Emozioaren kudeaketa familiarekin hartu-emanean.
  • Elkarrizketa zailak prestatu: praktika eta ikuskatzea.
Metodologia: 

Saio presentzialak. Coaching metodologian oinarritutako ariketak egingo dira. Irakasleen bizipenetatik ikasi eta zailtasunei aurre egiteko estrategiak elkarbanatuko dira 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

%85 partaidetza 

Emaileak: 
Antso Fernandez Oregi
Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena
Hartzaile mota: 
Etapa guztietako irakasleentzat
Ikastaro zerrendara itzuli