PIZTU JAKINMINA TOPAKETAK. IORTIA (ALTSASU) MAIATZAK 10.(12-18 adin tartea)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2023, Apirila 28-tik Asteartea, 2023, Maiatza 9-ra
Saioak: 
2023/05/10 (Asteazkena) 09:30-tik 14:00-ra
Iraupena: 
4.5 ordu
Oharrak: 

KOKALEKUA: IORTIA ALTSASU

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
IORTIA KULTUR GUNEA - ALTSASU
Helburuak: 

KO-laborantzan. Hitz joku honen aterpean datorren 2023ko topaketan, KO-elkarrekin lan egitearen beharra, garrantzia eta aukerak jarriko ditugu balorean; sarea indartzea dugu helburu.

Edukiak: 

Nola antolatu ditugu topaketak?

  1. Harrera
  2. Hitzaldia eta Solasaldia. Manuel Fernandez Navas-en eskutik izango da: “Lesson Studie” esperientzia irakaste kolektibo globala elkarrekin eraikitzeko. Hemen duzue bere nondik norakoak irakurtzeko webgunea: https://manuelfnavas.es/ 
  3. Esperientziak partekatzen: Ikastola ezberdinetako esperientzien aurkezpena egingo da.  Arlo eta esparru ezberdinen inguruko esperientziak partekatuko ditugu, bakoitzaren esperientzietatik guztiok zer ikasi dugulako. 

√ Maiatzaren 10eko zehaztapenak

  • Egun honetan DBHko praktika onak partekatuko ditugu.
  • Esperientziak oso anitzak eta interesgarriak entzuteko aukera izango dugu: diziplina desberdinak, diziplinartekoak, irakasgai zein irakasleen  koordinazioa...Ikasleak ere izango ditugu beraien esperientzia kontatzen. Azken zehaztapenak lotzerakoan, bidaliko dizuegu praktiken nondik norakoak.
  • Elkarrekin sarea indartzea dugu helburu. Eman eta hartu horretan, elkarrekin ikastea, elkarrekin jakinmina piztu eta aberastea. Horretarako, denon partehartzea ezinbestekoa da. 
Emaileak: 
Beñat Azurmendi Aguirre
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Belen Baztarrika Juanes
Hartzaile mota: 
Ikastoletako profesionalak, zuzendaritza kideak, irakasleak, arduradun pedagogikoak...
Ikastaro zerrendara itzuli