HIZKUNTZA PROIEKTUA GARATZEN: URTEKO PLANA GARATZEKO BIDEAN HAINBAT ZEDARRI, HH ETA LH ETAPETARAKO (NAFARROA)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2023, Urtarrila 26-tik Asteazkena, 2023, Apirila 5-ra
Saioak: 
2023/03/09 (Osteguna) 09:30-tik 12:30-ra
2023/04/27 (Osteguna) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
6 ordu
Oharrak: 

 

 

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
Jaso
Helburuak: 

Aisia-tarteak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran esanguratsuki eragiteko, irakaleak gaitu eta trebatu, batetik, irakaslea erreferente denean (jolasgaraia) eta hezitzaileak erreferente direnean (eskola orduz kanpoko jarduerak.

Familia (eremu instituzionala): Profil guztietako gurasoen hizkuntz kontzientzian eragin nahian, ikastolak euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko egiten duen ahaleginean aliatu bilaka daitezen esku-hartze esanguratsua egiteko teknikariak gaitzea eta trebatzea.

 

Edukiak: 

Hizkuntzen trataera integrala aisiari dagokionez zertan gauzatzen den: Ikastola euskararen aldeko ekosistema izan dadin, asiako jardunetan hizkuntz helburuak finkatu, haietara iristeko baliabideak/estrategiak zehaztu, kronograma finkatu, praktikan jarri, eta eragina ebaluatu.

Hizkuntzen trataera integrala maila insitutizionalean zertan gauzatzen den: HH eta LHko hizkuntz profil anitzetako familien hizkuntz kontzientzian eragiteko ditugun une, gune eta bitartekoak aurreikusi eta horietan esku-hartzeko, diskurtso eta baliabideak zehaztu, ikastolarekin duen lehen harreman unetik hasita, sarri-sarri, berak ere hizkuntz kontzientzia aktiboa gara dezan eta praktikan jarri seme-alaben euskalduntzean eraginez.

Ikastoletan abian diren esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera izan.

*Eduki horien lanketa EAEko ikastolek
administrazioarekiko edo Hizkuntza Proiektuaren
garapenarekiko dituzten beharren arabera egokituko dira.
 

Lan dinamika: 

Saioetan betebeharrei erantzuteko eta
Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko orientabideak
eta tresnak zabalduko dira.
Ikastoletan gauzatzen
diren ekintza eta proiektuak partekatzea sustatuko
da eta EHItik nahiz bestelako gizarte
eragileengandik datozen egitasmoen
berri emango da.
Foroa erabiliko da zalantzak
argitzeko, zeregin administratiboen berri emateko
eta informazioa biltzeko.

Emaileak: 
Inma Muñoa Barredo
Juanjo Respaldiza Ozaeta
Ainhoa Beola Olaziregi
Hartzaile mota: 
HPren HH eta LHko dinamizatzaileak
Ikastaro zerrendara itzuli