EKI TEKNOLOGIA: EKIMAKER

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteartea, 2022, Ekaina 28-tik Asteazkena, 2022, Iraila 7-ra
Saioak: 
2022/09/08 (Osteguna) 15:00-tik 16:30-ra
Iraupena: 
1.5 ordu
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

EKImaker STEM unitate digitala eta bere testuingurua eta ezaugarriak aurkeztea.
LH, DBH eta Lanbide Heziketa etapen arteko elkarrekintzak bultzatzen dituen proiektuaren antolakuntza ezagutzea.
EKImaker gelaratzeko metodologia eta 22-23rako unitate digitala partekatzea.
Unitatearen gelaratzearen jarraipenerako laguntza eta komunikazioa foro bidez sustatzea.

Edukiak: 

STEM hezkuntzaren markoaren eta helburuen ezaugarri nagusiak
Ekimaker unitatearen kronograma eta euskarri didaktikoak.
Ekimaker unitatearen faseak eta jarduerak.
Pilotatu duten ikastolen esperientziak eta 2016-2022 ibilbidea.

 

Metodologia: 

Online ikastaroa. Edukia, urteotan lantaldean sortutako ikasmaterialen bitartez azalduko da
Kokapen-aurkezpena online egingo den arren, informazio guztia urtero osatzen den e-ikastolako Ekimaker atalean dago.
Egin eta jaso diren lanak, eta baita etorkizunekoak ere, e-ikastolako Teknologia-Ekimaker atalean partekatuko da.
Horrez gain, e-ikastolako forotik etengabeko informazioa partekatzen dute Ekimakerren lanean ari diren ikastoletako kideeek (LH, DBH eta Lanbide Heziketa)

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastolako etapa bakoitzak proiektuan murgiltzeko eta garatzeko egindako ibilbidea baloratuko da.

Saioan eta foro bidezko parte-hartzearen kalitatea (kide-kopurua, elkarrekintza, ekarpenak...)

Asebetetze galdetegia

Emaileak: 
Erramun Martiarena Sarasola
IÑAKI ZARAUZ LEOZ
Xabier Garcia Izagirre
Hartzaile mota: 
Ikastolan Ekimaker gelaratzeko ardura hartuko duten kideak, nagusiki DBHko Teknologia irakaslea eta Lanbide Heziketakoak (Lehen Hezkuntzakoek ere parte har dezakete).
Ikastaro zerrendara itzuli