EKI 1 GIZARTE ZIENTZIAK
1. Prestakuntza jardueraren titulua:
EKI IKASMATERIALGINTZAREN PRESTAKETA ARLOKA: GIZARTE ZIENTZIAK DBH 1.
2. Emailea/k:
Xabier Amilibia
3. Saio kopurua:
Aurrez-aurreko 3 saio eta on-line prestakuntza
4. Ordu kopurua saioko:
Bost ordu
5. Jarduera garatzeko lekua zehaztu:
1. saioa Zarautzeko Salbatore Mitxelena ikastolan , beste biak Ikastolen Etxean. Donostia
6. Jarduera burutzeko egunak zehaztu:
· Irailak 5
· Azaroak 14
· Otsailak 20
7. Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu (hasiera ordua eta amaiera ordua):
9:30etik 14:30era
8. Prestakuntza jardueraren helburuak:
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren markoan sortutako EKI unitate didaktikoak ulertzeko irakasleak gaitzea, praktikara eraman dezaten
9. Edukiak:
EKI proiektuko ikasmaterialgintza.
DBH 1. Mailako Unitate Didaktikoen sekuentzia.
Unitatearen fase eta jarduera motak.
Baliabideen irakaskuntza eta konpetentzien irakaskuntza.
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza bideratzeko metodologia.
Ebaluazioa
10. Metodologia:
EKI ikasmaterialaren erabileran oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz. Saioetan irakasleak ikasgelan aurrera eramango dituen jarduerak ezagutu eta horietako hainbat praktikan ezarriko ditu.
Aurrez-aurreko saioak on-line egitasmoarekin osatuko dira. Egitasmo honen bidez irakasleek Ekiren filosofia orokorra eta arloetako unitateei buruzko informazioa eskura edukiko dute bideo nahiz aurkezpen multimediatan. Era berean eduki horiek hobe barneratzeko, aurrez-aurreko saioen aurretik burutzea aholkatzen den hainbat jarduera izango dituzte irakasleek.
11. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
12. Hartzaile mota:
DBH 1-eko gizarte zientziak irakasleak .
13. Gehienezko ikasle kopurua:
32
1. SAIOA ZARAUTZEKO SALBATORE MITXELENA IKASTOLAN.
2. ETA 3. SAIOAK IKASTOLEN ETXEAN
Xabier Amilibia toribio