HAUR HEZKUNTZAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO ESTRATEGIAK IKASTOLAN. ELORRIO (ARRIOLA ANTZOKIA) + DURANGO (SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA)
Irailak 15eko saioa Elorrion, Arriola Aretoan izango da eta 21koa Durangon, San Agustin kultur gunean.
Iraila eta abendu artean bideratuko da prozesua. Prestakuntza orokorreko bi saio hauekin hasi eta jarraipena zonaldekako mintegiekin emango zaie. Aurreikusten ditugun datak urriak 14 eta abenduaren 9a dira. Mintegiko matrikula prestakuntza orokorra eskeini eta gero irekiko da. Zonaldeen antolaketan zenbait aldaketa egotea aurreikusten dugu.
Haur Hezkuntzan ahozkotasuna lantzeko jasotako estrategiekin plan bat osatzea eta bakoitzaren Ikastolan praktikara eramatea.
Horretarako, 2 saio izango ditugu.
Lehen saioan, Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko adituak oinarriak eskainiko dizkigu.
- Haurraren hizkuntza jabekuntza ikuspegi laburra.
- Haurraren hizkuntza jabekuntza eta testuinguru soziolinguistiko/ingurune hurbilaren eragina.
- Ahozko hizkuntzaren irakaskuntzarako baliabideak:
- Momentuak/uneak eta guneak.
- Gakoak.
Bigarren saioan, oinarri hauek kontutan hartuta, Inma Muñoa Ikastolen Elkarteko Hizkuntzak taldeko kideak ikastolaretzearen inguruko xehetasunak azalduko dizkigu.
- Plana osatzeko bide orriaren azalpena.
- Tresnak.
- Adibideak.
Saio dinamikoa izango da. Alderdi teorikoa zein praktikoa uztartuko dira.
Jendearen partaidetza
Ekarritako gaien asebetetzea
Beñat Azurmendi Aguirre
Esther Garaialde Katarain
Amaia Ayerra Munduate