PUSE jokuaren erabilera (PU)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2019, Azaroa 15-tik Asteazkena, 2019, Azaroa 20-ra
Saioak: 
2019/11/20 (Asteazkena) 15:30-tik 18:30-ra
Iraupena: 
3 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
NIE-Nafarroako Ikastolen Elkartea
Helburuak: 

Matematikako hezkuntza bisualerako programa honen berri ematea da. Proiektua Poly-Universe jokoan oinarritzen da. János Szász Saxon hungariar artista ezagunak sortutako jokoa dugu. Poly-Universeren balio berritzailea, bere forma geometrikoen eta koloreen konbinazio-sisteman eta proportzioan oinarritua dago.

Lehen zikloan erabiltzeko proposamen ezberdinak sortu dira eta hauen berri ematea izango dda helburua. 

Edukiak: 

Unibertsalki erabil daiteke (forman, kolorean eta proportzioan oinarritzen delako) eta hezkuntzako curriculumean eragina izan dezake, batez ere geometria dinamikoan, logikan, konbinatoria eta neurrien ataletan Matematikan eta Hezkuntza artistikoan. Halaber, Matematika eta Arte Hezkuntza lotzen duen fraktaletara ere hurbiltzen gaitu. Sinpletasunetik konplexutasunera doan joko bat da.

Emaileak: 
Nora Uribeetxeberria Iriarte
Irene López Goñi
Hartzaile mota: 
Ikastoletako Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli