HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA ETA EGOKITASUNA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 

Egutegia: egutegia eta ordutegia ikastolarekin adostuko dira.

Kokapena: Ikastolan bertan

Matrikulazioa

Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 
  • Euskara zuzen eta egoki erabiltzea.
  • Euskaltzaindiaren batasun-arauak lantzea, zuzentasun gramatikalaren gainean urteetan sortutako hainbat zalantza argitzea, eta euskarak berezko dituen esapideak edo egiturak aztertzea.
  • Euskaltzaindiaren ahoskera arauak lantzea.
Edukiak: 

Ondorengo zerrendan, landu nahi diren edukiak hautatu:

  • Idaztarauak
    • Zenbakiak
      • zelan idatzi
      • Zenbakien deklinabidea (hiru, lau)
      • ehunekoak
      • ordinalen eta banatzaileen idazkera eta erabilera
      • mugagabearen erabilera
    • data zelan adierazi
      • aposizioak
    • orduak zelan eman
      • kasu markak zelan erantsi
      • orduak zenbaki bidez
    • bait partikula
    • aurrealde, atzealde
    • bat eta batzuk-en deklinabidea
    • nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk
    • ekartzea merezi du
    • ongi etorri!
    • egiteko asmoz
    • topiko(a) bihurtu
    • hau gu(z)tia
    • betiko eta honen kideak
    • benetako, ohiko
    • izan ezik
    • -z gero
  • Aditza
    • zenbait aditzen erregimena
    • aditz laguntzaile batua
    • ohiko akatsak: *emaidazu, *esaidazu, *nihoan, *dabilz, *dabiltzate, *doazte...
    • adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma
    • aditzoinen forma
    • aditz arazleak
    • behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
    • nahi/gura izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
    • ahal eta ezin aditz modalak
    • aditzaren elipsia
    • esaldi barneko komunztadura
    • egitura pasiboak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lexikoa
    • Hiztegi batua: zer da; zelan erabili, ikurrak
      • hiztegi batua lantzen
      • euskalkiak hiztegi batuan
      • lexikoaren erabilera okerra: *desberdin, *finkatu, *menperatu, *mantendu, *berri bat, *ospatu, ...
    • –a itsatsia :
      • -a itsatsia duten hainbat hitz
      • Euskal Herriko herrien izenak eta herritarrak (-tar atzizkia)
    • Lanbideak euskaraz: -ARI (-LARI) atzizkia, -ARI/-ARIO, -GO atzizkia eta izen multzokariak
    • Beste atzizki batzuk
      • -TZAILE / –LE
      • - ERA, -KETA, -KUNTZA, -PEN
      • -GARRI, KOR
      • -GAILU, KIN, -KI
      • -TEGI
    • Maileguak
      • maileguak zelan eman
      • maileguen egokitasuna
    • Ortografia
    • Hitz elkartuak
      • berrelkartzearen mugak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Ohiko akatsak
    • Deklinabidea
      • diptongoz bukatzen diren hitzen deklinabidea
      • -a itsatsia duten hitzen deklinabidea (mugagabea)
      • -a/bat mugatzailearen erabilera
      • partitiboaren erabilera okerra
      • partitiboa baiezko perpausetan: noiz eta nola
      • sintagma zenbatzailedunak: mugatu ala mugagabe?
        • hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia
        • iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabili
        • sintagma zenbatzailedunak eta aditzaren komunztadura
      • mugagabea noiz erabili
      • -ko / -ren deklinabide atzizkien erabilera
      • instrumentalaren zenbait erabilera oker
        • -z eta -taz
        • -tazko (?)
        • instrumentala eta soziatiboa
        • instrumentala modu eta denborazko adierazpenetan
      • izen sintagmen arteko juntadura dela eta
    • Gaztelaniari begira?
      • “que = -la” itzulpen okerra
        • *Hain gaiztoa da ez duela inork maite.
        • *Arin, berandu dela!
        • *Neska batzuk agurtu ditut zu ezagutzen zaituztela.
      • erlatiboa zelan itzuli
      • erdal gerundio okerren eragina: -z, -la(rik)
    • Zenbait erabilera oker
      • ere partikularen erabilera
      • elkarkariak
      • bihurkariak
      • izenordainak eta izenordain indartuak
        • hura/bera, haiek/(?)beraiek
        • haren, beraren, bere. Haien (?) beraien, beren (euren)
      • bera / berdina
      • handi / asko / oso, ...
      • hori dela medio, hori dela kausa, ...
      • -ELAKO eta –EN atzizkiak ( *-eNAREN, *-eNEKO, *- eLAREN) izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan
      • X besterik eta aditz-komunztadura

 

 

  • Tipografia
    • letra larrien erabilera
    • laburtzapenak
      • siglak
      • ikurrak
      • laburdurak
    • puntuazi

 

 

 

 

 

 

  • Onomastika
    • Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak
    • Gure egitura politiko batzuen euskal izenak
    • Espainiako Erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak
    • Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak
    • Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak
    • Munduko estatu-izenak, hiriburuak eta herritarren izenak
    • Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak
    • Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)
    • Mundu zabaleko uharte nagusiak
    • Ibaiak
    • Aintzirak
    • Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
    • Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia
  • Ahoskera
    • azentua eta ahoskera
      • Euskara Baturako proposamena
    • azentua
      • hiru silabatik gorako berbak
      • hiru silaba, bi silaba eta silaba bakarrekoak
      • izenordainak
      • erakusleak
      • hitz markatuak
      • hitz pareak
      • maileguak
      • deikia
    • ahoskera arauak
      • Euskaltzaindiaren erregistro jasorako hizkera arauak
      • bokalak
      • diptongoak eta hiatoak
      • maileguak
      • kontsonanteak
      • kontsonante bilkurak
      • TZ, TX, TS, Z, X, S hotsen ahoskera
      • LL hotsa
    • ahots gorako irakurketa
      • galderen doinua
      • esatarien idazki-prestakuntza
      • jendaurrean irakurtzeko aholkuak
      • etenak
      • isiluneak
    • intonazioaren eragina
      • galdegaiak ahoskeran duen garrantzia
      • galderak zelan irakurri
      • intonazioak esanahia alda dezake
    • ahots gorako irakurketa
      • esatarien idazki-prestakuntza
      • jendaurreko hitzaldiak prestatzeko aholkuak

 

Lan dinamika: 

Ikastaroa ahalik eta era praktikoenean gauzatu nahi da. Hartara, ahal dela, arauok lantzeko ikastaldeak eskolan sorturiko testuak erabiliko dira: afixak, bilera-deiak, apunteak, testu-liburuak, eskola-orduetan sorturiko zalantzak, ... Ikastaroan egindako lanaz gain, eskola-orduetan euren hizkuntzari erreparatzeko eskatuko zaie ikasketariei. Horrela, egunez egun sortzen diren erabilera okerrak aztertuko dira eta horiek zuzentzeko eta barneratzeko beharrezko ariketak proposatuko zaizkie. Behar denean, zalantzari dagokion araua banatuko da; araurik ez denean, gaiaren gaineko eztabaida bideratuko da, batzuek eta besteek zer dioten aztertuko, eta taldean erabakitzen ahaleginduko gara.

Edukietan azaltzen diren arauak ez dira banan-banan aztertuko, taldeak berak erabakiko du zeintzuk landu nahi dituen. Horrela, saioz saio sorturiko zalantzek osatuko dute ikastaroa. Ikastaroaren bidez, hizkuntzaren gainean urteetan barneratutako egitura okerrak gainditu nahi dira, eta, era berean, sortzen diren zalantzak argitu. Bestalde, zalantza horien aurrean zein bide hartu, zein euskarri edo nora jo behar den ere azaldu nahi zaie ikasketariei, edozein duda dutela ere, haien kabuz konponbidea aurki dezaten.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaro hasieran proba egingo zaie ikasleei, bai zein maila duten jakiteko, bai haien helburuak edo beharrizanak azaltzeko. Horrela, eduki guztietatik zein landu behar diren eta zein arlori erreparatu behar diogun jakingo dugu eta programazioa taldearen beharren arabera egokituko da.
Hortik abiatuta, egunean-egunean egindako lana hartuko da aintzat ebaluazioa egiteko, baita saio bakoitzean egindako idazlanak ere. Azken saioan landutako eduki guztiak gogoratzeaz gainera, beste proba egin beharko dute.

Ikastaro zerrendara itzuli