EKI LMH - IKASGUNE PLATAFORMA ETA LUCIDCHART. A TALDEA .

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2017, Ekaina 20-tik Asteartea, 2017, Iraila 12-ra
Saioak: 
2017/09/20 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
4 ordu
Oharrak: 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

EKI LMH Proiektuko Ikasgune plataformaren azalpena eta erabilera praktikoa egitea eta LucidChart aplikazioaren lanketa unitateko jardueretan.

Edukiak: 

Ikasgune plataformaren erabilera

  • azalpen orokorra
  • Euskarri digitalen lanketa: txantiloiak, galdetegiak, IKT jarduerak...
  • Praktika erreala ordenagailuetan
  • Ikasleen jarraipenaren inguruko hasierako azalpena

Eskemak eta mapa kontzeptualak Lucidchart bidez

  • Lucidchart aplikazioaren oinarria
  • Unitate didaktikoetako txantiloiak erabili eta osatu
  • Egindako Lucidchart dokumentuak gorde eta antolatu
Lan dinamika: 

Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.

Ebaluazio irizpideak: 

Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Hartzaile mota: 
LMH 6. mailako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli