EKI 3 ENGLISH NAFARROA
1. Prestakuntza jardueraren titulua: ENGLISH DBH 3. NAFARROA
2. Emailea/k: Phil Ball, Letizia Viteri eta Inma Muñoa.
3. Saio kopurua: Sei saio.
4. Ordu kopurua saioko: Bost ordu
5. Jarduera garatzeko lekua: Paz Ziganda ikastola
6. Jarduera burutzeko egunak:
- Irailak 4
- Urriak 21
- Azaroak 18
- Urtarrilak 20
- Otsailak 24
- Maiatzak 11
7. Jarduera burutzeko ordutegia: 9:30etatik 14:30etara
8. Prestakuntza jardueraren helburuak:
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren markoan sortutako EKI unitate didaktikoak ulertzeko irakasleak gaitzea, praktikara eraman dezaten
9. Edukiak:
- EKI proiektuko ikasmaterialgintza.
- DBH 3. Mailako Unitate Didaktikoen sekuentzia.
- Unitatearen fase eta jarduera motak.
- Baliabideen irakaskuntza eta konpetentzien irakaskuntza.
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza bideratzeko metodologia.
- Ebaluazioa
10. Metodologia:
EKI ikasmaterialaren erabileran oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz. Saioetan irakasleak ikasgelan aurrera eramango dituen jarduerak ezagutu eta horietako hainbat praktikan ezarriko ditu.
11. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
12. Hartzaile mota: DBH 3-ko ingeles irakasleak
13. Gehienezko ikasle kopurua: 32 partehartzaile
Phil Ball