KONPETENTZIA DIGITALA LEHEN HEZKUNTZAN

Ikastaro zerrendara itzuli

1.      Prestakuntza jardueraren titulua: KONPETENTZIA DIGITALA LEHEN HEZKUNTZAN

2.      Emailea/k:

  • Oihan Odriozola
  • Amaia Urruzmendi
  • Fultxo Crespo

3.      Saio kopurua: 5-6 saio. Saio bakoitzean eman beharko da izena. (ikusiko dugu nola)

4.      Ordu kopurua saioko: Lau orduko saioak

5.      Jarduera garatzeko lekua: Ikastolen Etxean, Kutxa Gelan.

6.      Jarduera burutzeko egunak:

  • Irailaren 30a
  • Azaroaren 4a
  • Abenduaren 16a
  • Martxoaren 9a
  • Apirilaren 7a

7.      Jarduera burutzeko ordutegia: 9:30etatik 13:30etara

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

Irakasleak mintegian azalduko diren IKT tresnak erabiltzen trebatzea eta horiek gelan nola eta zertarako erabili ditzaketen laguntzeko ideia batzuk ematea.

Lehen Hezkuntzako ikasleak beraien konpetentzia digitala lantzen joan daitezen, Txanelako hainbat jardueraren aldaera digitala (www.txanela.net) gelara eraman behar da. Horien erabilera egokia egiteko irakasleek oinarrizko tresna hauek ezagutzea eta trebetasunez erabiltzea beharrezkoa da.

9.      Edukiak:

Eduki hauetatik matrikulatuen artean lehentasunak finkatuko dira, 5-6 saio finkatuz.

●       Txanela liburu digitalak aberasten (VirtusBooks)

●       Internet, Chrome nabigatzailea. Google Drive (testu-edizioa eta multimedia aurkezpenak)

●       Irudien kudeaketa: bilaketa, irudien kaptura eta oinarrizko edizioa

●       Informazio-kudeaketa (Bilaketa, balorazioa, gordetzea)

●       Sare-sozialak (segurtasuna eta identitate digitala)

●       Kontzeptu-mapak (LucidChart) eta Blogak

●       Google Drive: galdetegiak, kalkulu-orriak, eta adierazpen grafikoa

●       Audi-edizioa eta publikazioa

●       Bideo-edizioa eta publikazioa

●       Programazioaren hastapenak (Scratch)

10.  Metodologia:

IKT aplikazioei dagokienez, azalpena eta praktika konbinatuz garatuko dira prestakuntza-saioak. Horretarako, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko du.

11.  Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

12.  Hartzaile mota: LMHko 3., 4., 5. eta 6. mailako irakasleei bideratua (Txanela)

13. Gehienezko ikasle kopurua: 

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Ekaina 15-tik Ostirala, 2015, Iraila 25-ra
Saioak: 
2015/09/30 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2015/11/04 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2015/12/16 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2016/03/09 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2016/04/07 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
20 ordu
IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Emaileak: 
Oihan Odriozola Aranburu
Fulgencio Crespo Ortigosa
AMAIA URRUZMENDI ZENDOIA
Ikastaro zerrendara itzuli