Donostiako Santo Tomas Lizeoa Euskararen nazioarteko eguna ospatzen

Euskararen eguna ospatzeko abesti eta dantza bereziak sortu zituen. "Zu norekin zoaz?" abestia piztu, eta ikastolako etapa guztietako kideak bildu ziren jolastokian abesteko eta dantzatzeko, euskararen omenez, nazioarteko egunean

Klikatu hemen bideoa ikusteko http://www.santotomaslizeoa.net/eu/zu-norekin-zoaz-euskararen-eguna-lize...

ZU, NOREKIN ZOAZ?

Hitzak: Manex Mujika

Musika: Itziar Etxegia

Musikariak: Santo Tomas Lizeoko ikasle eta irakasleak

Nahasketak: Oiartzungo Lezoti estudioa

 

Motxila baten istorioa

Isaldatzen da pupitreetan

Lehen egunen ilusioa

Gure begietan.

BATXILERGOA

Zuen begiak, zuen islada

Gorde ditugu koadernoetan

Zuen ametsak ta begirada

Gure altxorretan.

DBH 3-4

Ni. Sentitzen banaiz txiki.

Zu. Hortxe zaitut.

Bi. Egin gaitezen haundi.

Gu. Eskuz esku.

DBH 1-2

Uztai barrutik mundura goaz

Zu, norekin zoaz?

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

Gometxak mundu bilakatuaz

Zu, norekin zoaz?

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

LH

Garai bateko erreka aina

Garenez gaurko itsas maindire

Printzipioei lotuta baina

Mugetatik libre.

BATXILERGOA

Gure erreka, gure itsaso,

Gure zalantza, zuen mesede.

Aurrera goaz pausorik pauso,

Gu geu gure bide.

DBH OSOA

Uztai barrutik mundura goaz

Zu, norekin zoaz?

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

Gometxak mundu bilakatuaz

Zu, norekin zoaz?

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

LH

Txiki-txikiak bagatoz

Euskararekin eta euskaraz…

Txiki-txikiak bagatoz

Euskararekin eta euskaraz…

Txiki-txikiak bagatoz

Euskararekin eta euskaraz…

Txiki-txikiak bagatoz

Euskararekin eta euskaraz…

HH

Uztai barrutik mundura goaz

Gu, zurekin goaz.

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

Gometxak mundu bilakatuaz

Gu, zurekin goaz

Euskararekin eta euskaraz.

Gu! (euskaraz)

 

DENOK