Denda
XXI: mendeko ikastolak bere hautu propioa beharrezkoa du euskal curriculumari eta ikasmaterialei begira. Ikastolen Ikasmaterialen katalogoak Ikastola ereduaren ikuspegitik ekoitzia izan den ikasmaterial bilduma jasoten du.
Euskarri modernoenak integratzen dituzten material bilduma da: CD-ROMak, internet, joko didaktikoak, audioak bideoak, paperezkoak, e.a. Ikasleen motibazioa eta konpetentziak garatzea etengabe bilatzen duten ikasmaterial curricularez osatuak daude. Metodologia globalizatzailea, aktibo eta eraikitzailea dute helmuga. Aniztasuna, balio eta jarreren hezkuntzarekin konprometituak dira.
Irakasleentzako orientabide metodologikoak eta prestakuntza espezifikoa ezezik, gurasoentzako proposamen hezitzaileak jasotzen dituzte oro har.
Azken finean, ikastola proiektu orokorra garatzen laguntzeko materilaka dira, hezkuntza komunitate osoari zabalduak, ahalik eta aukera gehien eskaini nahian. Ikasmaterialok goi mailako kalitatea aitortzen dieten sariak jaso dituzte behin eta berriz Euskal Herrian, Estatu mailan eta baita Europan ere.