FAMILIEKIN HARREMAN OSASUNTSUAK BIDERATZEKO KOMUNIKAZIO LANABESAK. MINTEGIA
Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2024, Ekaina 24-tik Astelehena, 2024, Iraila 30-ra
Iraupena:
12 ordu
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
Iñigo Aritza
Helburuak:
- Irakaslearen rolari buruzko hausnarketa egitea.
- Gurasoekin edota lankideekin komunikazio eraginkor eta eraldakorrak emateko lanabesak eskuratzea.
- Egoera zail, gatazka edo blokeoei aurre egiteko hausnarketa egin eta lanabesak bereganatzea.
- Zaintza eta kasuen ikuskatze espazioa zabaltzea.
- Beste hezitzaile batzuen esperientzia eta bizipenetatik ikastea.
Edukiak:
- Irakaslearen xede, helburu eta balio pertsonalak.
- Irakaslearen rola sisteman.
- Emozioaren kudeaketa familiarekin hartu-emanean.
- Elkarrizketa zailak prestatu: praktika eta ikuskatzea.
Lan dinamika:
Saio presentzialak. Coaching metodologian oinarritutako ariketak egingo dira. Irakasleen bizipenetatik ikasi eta zailtasunei aurre egiteko estrategiak elkarbanatuko dira
Ebaluazio irizpideak:
%85 partaidetza
Emaileak:
Antso Fernandez Oregi
Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena
Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena
Hartzaile mota:
Etapa guztietako irakasleentzat