Ikastolen Elkartea, Oxforden formatzaile
Ikastolen Elkarteko Phil Ball Oxford Unibertsitatean antolatutako "CLIL, Edukien eta Hizkuntzen Trataera Integratuko proiektuen ebaluazioan trebatzen" ikastaroaren emaile izan da uztailaren hasieran. Formazioa Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta Oxford University Press Españak antolatu dute, Madrilgo Autonomia Erkidegoko ikastetxe elebidunetan lan egiten duten 15 irakasleko talde batentzako. Helburua LOMLOEren gaitasun-esparru berrian CLIL proiektuen ebaluazioan trebatzea zen. Taldea Ingeleseko eta beste hainbat irakasgaitako irakaslek osatu zuten, guztiak DBHn lanean.
Ikastaroa Christ Church College-n egin zen, Oxfordeko Unibertsitatean. Ebaluazio-printzipioak landu ziren formazioan eta horretarako Ingeleseko DBHko laugarren mailako EKI unitatea erabili da oinarri, ‘Life Between Buildings’ unitatea. Egoeraren parametroak nola neurtu, gaitasun bat nola deskribatu eta komunikazioa nola ebaluatu ikasteko, irakasleek, ikasleen paperan jarrita, eta nahiz eta bost egun besterik ez izan, egoera ebatzi behar izan zuten. Ondoren, prozesuaren eraginkortasunaz eta ebaluazio-errubrikez hausnartzeko aukera izan zuten.
Konpetentziaren ebaluaziorako EKI proiektuan erabiltzen ditugun erreferenteetan (pertinentzia, koherentzia, arloko baliabideak) oso interesatuta agertu ziren partehartzaileak, baita ingeleseko curriculumeko eduki kontzeptualek duten indarrean eta, oro har, hizkuntzak curriculumean duen garrantzian. Baina, nola txertatu hizkuntza akademikoari buruzko ebaluazio adierazleak curriculumeko beste irakasgaietan, bereziki zientzian?
Ikastolok hizkuntzen trataera integralean eta integratuan hasitako bidea egokia dela berretsi da Oxforden landutakoarekin. Jarrai dezagun hezkuntza eraldatzen hizkuntza sendotuz!