LH GORPUTZ HEZKUNTZA MINTEGIA
Irailak 16ko saioa eta urriak 18koa Ikastolen Etxean egingo dira.
Urtarrilak 10ekoa Asti Leku ikastolan egingo da.
Maiatzak 19ko saioa Seaskan egingo da.
"LHko Gorputz Hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu).
LH 6, LH 5 eta LH 4. mailarako aurreko ikasturteetan sorturiko unitateak aurrera eraman, hobekuntzak proposatu eta unitateak lotu.
Irakasleen esku-hartzeen, jarduera osagarrien zein eskuragarri dauden euskarrien partekatzea ikastolen artean.
Gorputz hezkuntzatik aisialdirako proposamena diseinatu eta antolatzea.
Elkarlana eta Ludikotasuna oinarri dituen mintegi parte-hartzailea bideratu
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin."
Garapen pertsonala - Komunikazio motorra - Etnmotrizitatea
Jolas askea - Jolasa - Jokoa - Kirola
Pertsona - Espazioa - Objektua - Denbora
Tokian tokitik, Euskal Herrira eta Mundura ibilbidea.
Ziurgabetasunaren erabilera pedagogikoa.
Bizipenetan oinarritua eta proposamen irekiak.
Norberetik taldera eta taldetik norberarekiko ibilbidea.
Elkarlana tresna eta auzolana giroa.
Ludikotasuna.
Parte-hartze aktiboa.
Talde-harremana.
Saioaren ebaluazioa: Nola sentitu zara?
Belen Baztarrika Juanes