Unitate didaktikoen zerrenda: 1. maila
Lehen hezkuntzako Txanela osatzen duten unitate guztien deskribapena eta unitate bakoitzean lantzen den proeiktua.
Maila bakoitzean materialaren erosketa ahalbideratzeko Ikaselkarrera lotura aurkituko duzue. (http://www.ikaselkar.com/katalogoa/5). Webgune horretan edizio elementu guztien deskribapena eta material osagarria aurkituko duzue.
1. Iupi, Lehenengo mailan gaude! Ni eta gure ikastola. Proiektua: Gelaren antolaketa eta denboraren makina egin. |
|
2. Dinosaurioen garaian Dinosauroak ezagutu eta haien desagerpenaren berri izan. Proiektua: Dinosauroen maketa. |
|
3. Lehen gizakiak Lehen gizakiaren garaia. Paleolitoa: Bizimodua, ohiturak, tresnak... Proiektua: Ehizarako koreografia. |
|
4. Gorputza zain dezagun Liseriketa. Litxarkeriak. Osasun ohiturak… Neolitoa gainetik. Neguko festak. Proiektua: Errezeta bilduma eta askaritxoa. |
|
5. Ondo pasa Tomasa! Greziarrak: Bizimodua, kultura, olinpiar jokoak… Euskal neguko festak. Proiektua: Ikastolako olinpiar jokoak. |
|
6. Ave Cesar! Erromatarrak: bizimodua, kultura, ohiturak… Erromatarrak EH-an, ekarpenak. Proiektua: Koliseoa eta ubidea eraikitzea. |
|
7. Naturaren sekretuak Parkeko elementuak: Bizidunak (animaliak eta landareak), bizigabeak. Bide hezkuntza. Proiektua: Parke baten azterketa. |
|
8. Bukaera eta sintesi unitatea Kurtsoaren berrikuspena. Oporrak eta garraioak. Proiektua: Horma-irudia. |