Galiziako Semente eskolek antolatutako prestakuntza saio birtualak

Galiziako Semente Eskolek, lankidetza akordio estrategiko bat sinatuta daukagun eskolek, online formazio-proiektu bat jarri dute abian, familiei, hezitzaileei eta antolatuko dituzten gaietan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.

Online prestakuntza denez, Euskal Herritik eta Ikastoletatik ere parte har dezakegu, beraz, prestakuntza-ikastaroetan landuko diren gaietan interesa duzuenok parte hartzera animatzen zaituztegu. Sementerekin sinatuta daukagun akordioak oraindik emaitza gehiago eman behar ditu (pandemiak baldintzatu egin du), baina hau aukera interesgarria da hurbiltze hori bultzatzeko.

Online prestakuntza, behartutako urruntze egoera honetan, oso tresna interesgarria izan daiteke mundu osoko pertsonak hausnarketa eta ikaskuntza partekatura hurbiltzeko.

Familiak kezkatzen dituen eta batzuetan ikastetxeetan gutxi lantzen den gai batean zentratutako prestakuntza proposamen batetik abiatzen dira: sexualitatea. Sexualitatea, pertsonen zati banaezina den aldetik eta haurren nortasuna garatzeko eta munduarekin harremanetan jartzeko elementu garrantzitsua den aldetik ere. Gainera, sarritan familiek ez dute gai hau lantzeko baliabiderik, estrategiarik.

Horregatik, prestakuntza proposamen bat garatu dute, pertsonen sexu-hezkuntzaren hiru arlotara bideratuta: haurtzaroko sexualitatea, nerabezaroarena eta maskulinitate ez-hegemonikoak eraikitzeko arloa.

Hiru prestakuntzak hiruna orduko tailer formatuan egingo dira. Tailer horiek online zuzenean jarraitu ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara, edo hurrengo hogeita hamar egunetan, pertsona guztien parte-hartzea errazteko, haien egoera pertsonala eta lanekoa edozein izanda ere.

Ikastaro-tailer bakoitzak 30 euro balio du, 25na euro hiruak aukeratzen badira. Izena emateko, honako esteka hau erabil behar da  https://cursos.sementecompostela.com/

Lehenengo tailerra otsailaren 26an izango da, eta nerabezaroari helduko dio. Sexologian adituak diren bi pertsonak emango dute: Ana Cardosok, Allariz udalerriko berdintasun-teknikariak, eta Uxia Cordeirok, udalerri bereko familia-hezitzaileak. Ikuspegi sexologikotik, nerabezaroa eta sexualitatea kontzeptualki eta praktikoki lantzea proposatzen dute, etapa honetan laguntza hobea emateko.

Hurrengo tailerra apirilaren 2an izango da, eta berdintasunezko gizartea lortzeko maskulinitateez bestelako eraikuntza bat sustatzearen garrantzia aztertuko du. Xosé Cabido bideratzaileak BHI Fontexeria de Muros institutuko maskulinitate berriei buruzko tailerrarekin izan duen esperientziaz hitz egingo du. Haietan, maskulinitate hegemonikoak deseraikitzeko proposamen metodologikoa landu zuen, gizonak zoriontsuago eta feminismoan inplikatuago egon daitezen.

Azkenik, apirilaren 30eko saioa txikienen sexualitateari buruzkoa izango da, hau da, 0-6 urte bitarteko haurren sexualitateari buruzkoa. Hadriana Ordóñez sexu-terapia feministan aditua den psikologoak emango du, eta tailerra gidatuko du parte-hartzaileek haurren oinarrizko garapen emozional eta sexuala ezagutu dezaten eta haurren sexualitate zoriontsua lortzeko tresnak izan ditzaten.

Beraz, esandakoa, gai hautan interesa baduzue animatu eta parte hartu