Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2020
Gipuzkoako eta Bizkaiko bat bateko eskolarteko txapelketak hasiak badira, martxoaren 10ean hasiko da Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren aurtengo edizioa. Izen-ematea ikastola eta ikastetxeetatik egin da eta mila ikasletik gora daude prest bertsoak idazteko. Horretarako, herrialde osoa hartuko duten zortzi saio egingo dira eskualdez eskualde.
Ez da bertsoak idaztea izango saio bakoitzeko ekintza bakarra. Bertsoak idatzi ostean “saio didaktiko” bat entzun ahal izango dute parte-hartzaile guztiek, eta horren ostean izango da idatzizkoaren sari-banaketa.
Adinari dagokionez lau mailatan banatuta parte hartuko dute ikasleek, eta bi saridun izendatuko dira maila bakoitzean, honela:
-Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
-LH 5. eta 6. mailak
-DBHko 1. eta 2. mailak
-DBH 3., 4. eta Batxilergoak
Saioak goizeko 9:30ean hasiko dira eta 12ak aldera amaitu. Ondoko hau da egutegi osoa:
Eguna |
Eskualdea/k |
Lekua |
Martxoaren 10a |
Oarsoaldea |
Errenteria – Orereta ikastola |
Martxoaren 11 |
Debagoiena |
Eskoriatza - Almen ikastolan |
Martxoaren 12a |
Tolosaldea |
Tolosa - Laskorain ikastolan |
Martxoaren 13a |
Debabarrena |
Elgoibar - Elgoibar ikastolan |
Martxoaren 24a |
Goierri |
Zumarraga - Zelai Arizti aretoan |
Martxoaren 25a |
Urola |
Azpeitia - Basazabal aretoa |
Martxoaren 26a |
Urola Kosta |
Usurbil - Oiardo kiroldegia |
Martxoaren 27a |
Buruntzaldea-Donostialdea |
Hernani - Biteri kultur etxean |