Irakurtzea, hori plazera!
Irakurzaletasuna sustatzen, JUUL sari banaketa ekitaldia izan da, bozkatuenei gorazarre egiteko.
Urtero legez, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da. Ekitaldi goxoa izan da, Argia Ikastolako ikasleen partaidetzarekin. Umeek oso naturalki zaindutako emanaldia egin dute idazle eta ilustratzaileen aurrean. Fin eta errespetuz, grazia puntu batekin, publikoaren gozamenerako aritu dira. Ikasle gutxi batzuk etorri dira ekitaldira, Tutera ez baitago gertu; baina besteren artean bideotxo bat grabatu dute saridunak zoriontzeko!
Aurten Iruñeako Kondestablearen Jauregiako eszenatokia suertatu da, leku ederra izanik aitorpen egiteko hurbildutako idazleei eta ilustratzaileei. Denek ez dute etortzerik izan; etorri ez direnek penaz adierazi dute ezina. Hala eta guztiz ere, guzti hauek elkartu dira antolatzaileen deialdira: Pello Añorga, Ainara Azpiazu, Ibon Martin, Julio Santos eta Patricia Pérez, Ana Jaka, Lur Gallastegi, Jasone Osoro, Miren Agurne Meabe, Toti Martínez de Lezea, Antton Kazabon, Ivan Landa, Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Iosu Mitxelena; eta Enrique Lorenzok esker oneko bideoa bidali du.
Eskerrak eurei, guztiei, eman zaie gazteen artean sortzen duten gozamenagatik. Irakurtzea, hori bai dela plazera! Zenbat liburu on dauden, eta askoz gehiago nahi direnez, mesedea eskatu zaie idazle eta ilustratzaileei: jarrai dezatela sortzen, beldurrik gabe, ongi idatzitako testuak, graziz marraztutako egoera eta pertsonaiekin.
Ekitaldira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamenduko kontselaria eta Gobernuko eledun Maria Solana izan da, Euskarabideko zuzendari-gerente den Mikel Arregirekin batera; NIEko Elena Zabaleta eta Josu Reparaz lehendariarekin eta zuzendariarekin; baita Ikastolen Elkarteko Koldo Telliturekin eta Jose Luis Sukiarekin ere. Nafarroako ikastolen ordezkariak ere hurbildu dira ekitaldira. Maru Eriz Argia Ikastolako lehendakariak eskerrak eman ditu; Elena Zabaletak JUULen garrantziaz mintzatu da; eta Irene Lopez Goñik gidatu du ekitaldia. Giro goxoa sortu da.
Sari lez, MIREN DOIZ artista nafarrak egindako irudi eder bana jaso dute omenduek. Artea Oinezen parte hartzen duen artista batek egiten du urtero NIEk eskatutako obra bat, bertsio ezberdinekin sortua. Argitsua, koloretsua eta alaia da aurtengoa.
JUULen hainbat datu aipagarri
21. edizioa, dagoeneko. 2019ko apirilaren 2an izan ziren JUUL hautesku literarioak Euskal Herriko ikastoletan, guztira 52 ikastolak parte hartu zuten, 23.000 boto inguru eman dria irakurleen artea, liburuentzako eta ilustratzaileentzako. Hauteskundeak izanik, liburuak baloratuz gain, ikasleek hauteskunde-prozesua nolakoa den ikasten dute.