Artea Oinez 2019, Iruñeako Condestable jauregian, ikusgai
Artea Oinez 2019 Iruñeako Kondestablearen jauregira iritsi da, 70 nafar eta euskal artistek egindako lanekin, MAI 12ra arte. Ondoren, Tuterara.
Gaurtik aitzina, Kondestablearen jauregian izanen da Artea Oinezen edizio berria, Nafarroa Oinez ekitaldiari lotutako arte-erakusketa ikusgarria, aurten 70 nafar eta euskal artisten lanak bildu dituena. Aurtengo proposamena Tuterako Argia Ikastolatik datorkigu, hari baitagokio aurten ekitaldia antolatzea, eta Kondestableko lehen solairuko bi aretotan egonen da ikusgai, heldu den maiatzaren 12ra arte. Ondoren, erakusketak Tuterako Almirantearen etxerako bidaia eginen du.
Goizean aurkeztu dute Artea Oinezen edizio hau Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Maru Eriz Tuterako ikastolako lehendakariak eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari eta erakusketaren komisarioak. Ekitaldian azaldu dute aurten erakusketaren artista kuttuna Javier Sueskun dela, lan artistikoagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik. Erakusketa astelehenetik igandera bisitatzen ahalko da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (itxita egonen da apirilaren 18, 19 eta 21ean, eta maiatzaren 1ean).
Ikastolen proposamenak abangoardiako kultura eta artearen aldeko apustua egiten du, errealitateari buruzko gogoeta egiten duten artisten lankidetzaren bidez. Erakusketa honako artelan hauek osatzen dute: 15 eskultura, 2 eskultura-pintura, 7 argazki, 22 margolan, 2 marrazki, 8 grabatu hainbat teknikatan (litografia, serigrafia, akuafortea, etab.), 3 inpresio digital, teknika mistoetan egindako 9 lan, bideo bat eta instalazio bat.
Erakusketa honek hizkera- eta teknika-errepertorio oso zabala biltzen du. 70 artistaren lanak biltzen dira bertan, horietako 22 emakume direlarik. Artisten 34 nafarrak dira –horien 14, emakumeak–, eta gainerako 36ak Euskal Autonomia Erkidegokoak. Azpimarratzekoa da Tuterako eta Tuterako merindadeko artisten presentzia: 3 emakume eta 3 gizon. Erakusketa honetan ikus daitezke, halaber, beren obra ARCO azokako azken edizioan nazioko eta nazioarteko 7 galeriatan erakutsi dituzten 18 artisten artelanak. Horrez gain, edizio honetan ikus daiteke maiatzean inauguratzekoa den Veneziako Bienalean Espainia ordezkatuko duten bi artisten lana. Itziar Okariz eta Sergio Prego.
Omenaldia Javier Sueskuni
Tuterako Argia Ikastolak Javier Sueskun hautatu du artista kuttun gisa 2019ko Artea Oinezerako, “bere lan artistikoaren mailagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik”. Sueskun aldi berean aritu da zeregin akademikoetan eta margolari-lanetan. 23 alditan egin ditu bakarkako erakusketak, 1978tik 2009ra. Hainbat prestakuntza-ikastaro eman ditu historia, artea eta plastika ardatz, eta hitzaldi-zikloak Nafarroako hainbat udalerritan, “ekintza estetikoa hautematea” hizpide, Nafarroako Gobernuaren babespean. Arte plastikoetako zenbait lehiaketatan epaimahaikide aritu da, eta 1996tik 2000ra Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan da. Halaber, Artea Oinezen hainbat ediziotan parte hartu du.
Sueskunek ikerketa pedagogiko eta historikoko zenbait lan egin ditu Nafarroako margolari garaikideen inguruan, bai Tuterako merindadeko manierismoaren eta barrokoaren inguruan ere. Bere lana abstrakzio-lurraldeetan ibiltzen da, figurazio-hizkuntza gutxietsi gabe. Popetik informalismora, orban finetik marrazki kartsura, sentikortasun handia erakusten du beti, eta lanbidearen ezagutza goitik beherakoa. Lanetan azpimarratzen dira ura-argia, lehorreko lurra, figura, etab.Teknikan duen erraztasuna nahiz zehaztasuna eta teknika menperatzen duela igartzen da lan guztietan.
Erakusketa datutan
· 70 artista, 22 emakume
· Tuterako 6 artista, 3 emakume:
Ariane García, Sonia Javierre, Naroa Lizar, Ismael Loperena, Rafael Munarriz eta Javier Sueskun.
· 15 eskultura:
Faustino Aizkorbe, José Ramón Anda, Juan Luis Baroja Collet, Concha Cilveti (3), June Crespo, Xabier De Zerio, Iñaki Garmendia, Ángel Garraza, José Ángel Lasa, Naroa Lizar (3), Asier Mendizabal, Rafael Munarriz, Mikel Okiñena, Mari Jose Recalde eta Dora Salazar.
· 2 eskultura-pintura:
Bingen De Pedro eta Juan Gorriti.
· 22 margolan:
Xabier Agirre, Pello Azketa, Juan Belzunegui, Manu Bermejo, Jorge Cardarelli, Andoni Euba, Leopoldo Ferran, Txaro Fontalba, Cristina Galobart, Arianre García, Juan Jesús Ilundain, Sonia Javierre, Ana Mari Marin, Manu Muniategiandikoetxea, Félix Ortega, Javier Riaño, Helena Santano, José Antonio Sistiaga, Javier Sueskun, Juan Sukilbide, José Luis Zumeta, eta Ramón Zuriarrain.
· 2 marrazki / tinta txinatarra:
Jesús Mari Lazkano eta Erlea Maneros.
· Instalazio bat:
Lorea Alfaro.
· Bideo bat:
Sergio Prego
· 8 grabatu –serigrafia, litografia, akuafortea–:
Nestor Basterretxea, Jon Mikel Euba, Mari Puri Herrero, Pello Irazu, Koldobika Jauregi, Vicente Larrea, Iñaki Ruiz De Eguino eta Azucena Vieites.
· 7 argazki:
Juan Aizpitarte, Ibon Aranberri, Clemente Bernad, Carlos Cánovas, Nahia Del Castillo, Txuspo Poyo eta Begoña Zubero.
· 3 inpresio digital:
Txomin Badiola, Itziar Okariz eta Jabier Villarreal.
· Teknika mistoetan egindako 9 lan:
Miren Doiz, Zaloa Ipiña, Carlos Irijalba, Ismael Loperena, Ángela Moreno, Xabier Morrás, Eugenio Ortiz, Fernando Pagola eta Susana Talayero.
· Madrilen 2019ko ARCO azokan izan diren 18 artista:
Ibon Aranberri, Txomin Badiola, Nestor Basterretxea, June Crespo, Miren Doiz, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Mari Puri Herrero, Pello Irazu, Carlos Irijalba, Erlea Maneros, Asier Mendizabal, Rafael Munarriz, Manu Muniategiandikoetxea, Itziar Okariz, Sergio Prego, Susana Talayero eta Azucena Vieites.
· Nafarroako 34 artista, 14 emakume:
Faustino Aizkorbe, Lorea Alfaro, Jose Ramón Anda, Pello Azketa, Juan Belzunegui, Manu Bermejo, Clemente Bernad, Carlo Canovas, Concha Cilveti, June Crespo, Miren Doiz, Txaro Fontalba, Cristina Galobart, Ariane García, Ángel Garraza, Juan Gorriti, Carlos Irijalba, Sonia Javierre, Naroa Lizar, Ismael Loperena, Ana Mari Marin, Ángela Moreno, Xabier Morrás, Rafael Munarriz, Mikel Okiñena, Felix Ortega, Fernando Pagola, Txuspo Poyo, Mari Jose Recalde, Dora Salazar, Helena Santano, Javier Sueskun, Jaun Sukilbide eta Jabier Villarreal.
Iruñean, 2019ko apirilaren 11n