Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Lehiaketa
Urtero legez, aurten ere jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Lehiaketak, Ikastolen Elkarteak antolatuta, eta ehunka ikaslek hartu dute parte, eskualdez eskualde egin diren saioetan. Lehiaketaz gain, saio didaktikoak ere egin dira Gipuzkoako bertsolari gazteen eskutik.
Hona, egunotan jokatu diren lehiaketen kronikatxoak
Hernani, 2019ko apirilaren 9a
Hernaniko Biteri Kultura Etxean jokatu zen saioa. 110 ikasle inguru bertaratu ziren Buruntzaldea-Donostialdea eskualdeko hainbat ikastetxetatik.
Biteriko areto dotorean, bertsoak eta koplak idatzi ostean, ikasleek eurek aurkeztutako emanaldi laburrak izan ziren oholtzan. Eta horren ondoren etorri zen bertsolari gazteek eskaini zuten bat-bateko saioa. Unai Mendizabal gidari zela egin zuten bertsotan Iker Ormazabal "Tturko"k, Eli Pagolak eta Andoni Mujikak. Oraingoan ere, publikotik atera zituen ikasleak Unaik, gaiak bertan sortzeko laguntza emateko. Amaitzeko, koplatan egin zuten bertsolariek aurreko ikasleak gai hartuta.
Sari-banaketa izan zen jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Aiora Garcia Egape (Urnieta)
2. saria: Oihana Zubiria Egape (Urnieta)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Maddi Lasa Landaberri (Lasarte)
2. saria: Joane Caballero Egape (Urnieta)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Joana Tolaretxipi Hernani BHI
1. saria: Katixa Izaga Oriarte BHI (Lasarte)
(Maila honetan, epai-mahaiak bi lehen sari ematea erabaki du.)
DBH 3., 4. eta Batxillerrak:
1. saria: June Garmendia Hernani BHI
2. saria: Julen Etxegia Oriarte BHI (Lasarte)
Orio, 2019ko apirilaren 5a
Zazpigarren saioa izan zen apirilaren 5ean Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketan. Orioko Karela kiroldegian jokatu zen lehiaketako parte-hartzerik handienarekin; 300 ikasle hurreratu ziren Urola Kostako herrietako ikastetxeetatik Orion bertsoak eta koplak idaztera. Harmailak beterik, bentetan itxura ikusgarria ageri zuen kiroldegiak.
Bertsoak idatzi ostean emanaldiaren txanda izan da eta bi talde eduki genituen bakoitza bere emanaldia aurkeztuz. Denok batera kantatzeko moduko leloa aireratu zuten hasieran eta gero kopla barregarriak tartekatuz harrapatu zuten publikoa. Gero, Libe Goenaga eta Uxue Alkorta izan ziren bat-bateko saioan, Unai Mendizabalen gidaritzapean.
Sari-banaketa izan zen jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Olaia Uranga Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
2. saria: Eneko Bidezabal Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Amaiur Sukia Orioko herri ikastola (Orio)
2. saria: Manex Guenetxea Orioko herri ikastola (Orio)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Amets Aizpurua Lizardi institutua (Zarautz)
2. saria: Irati Lizarralde Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
DBH 3., 4. eta Batxillerra:
1. saria: Uxue Ostolaza Lizardi institutua (Zarautz)
2. saria: Peru Beloki Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
Azpeitia, 2019ko apirilaren 3a
Azpeitiko Basazabal jauregi estreinatu berrian jokatu zen Urolako eskualdeari dagokion saioa Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketan. Seigarrena izan zen Azpeitikoa, eta Zumaiatik, Azpeititik eta Azkoititik etorri ziren ikasleez osatu zen taldean, 100 ikasle inguru bildu ziren bertsoak idazteko.
Ondoren bat-bateko saioa izan zen, JuIene Iturbe eta Jon Gurrutxaga bertsolari gazteen ahotsean, eta Unai Mendizabalek gidatuta. Saio honetan ere ikasleek parte hartu zuten bertsolarien gaiak osatzen. Saio dotorea eskaini zuten batzuen eta besteen parte-hartzearen bitartez.
Sari-banaketa izan dzena jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Jule Mendizabal Zubimendi Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
2. saria: Kira Lopez Galarraga Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Joanes Azpillaga Ikasberri ikastola (Azpeitia)
2. saria: Beñat Aristegi Ikasberri ikastola (Azpeitia)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Oihan Sarasua Ikasberri ikastola (Azpeitia)
2. saria: Markel Urrestilla Ikasberri ikastola (Azpeitia)
DBH 3., 4. eta Batxillerrak:
1. saria: Lantz Unanue Ikasberri ikastola (Azpeitia)
2. saria: Xabi Abaunz Gallastegi Ikasberri ikastola (Azpeitia)
Eskoriatza, 2019ko apirilaren 2a
Eskoriatzako Almen ikastolan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Lehiaketa, Debagoieneko eskualdeari dagokionez. 140 ikasle bertaratu ziren bertsoak eta koplak idaztera.
Idaztaldia amaituta, bat-bateko saioan kantari izan ziren Oihana Arana eta Haizea Arana. Beste saioetan bezala, honetan ere ikus-entzule izan diren ikasleen laguntzaz osatu ziren bertsolarientzako gaiak eta bestelako ariketak. Oso saio erakargarria egin zuten bi bertsolariek eta entzuleen txaloak eta algarak sorrarazi zituzten behin baino gehiagotan.
Sari-banaketa izan zen jarraian.:
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Oinatz Urkia Berecibar Kurtzebarri ikastetxea (Aretxabaleta)
2. saria: Uxue Fernandez Kurtzebarri ikastetxea (Aretxabaleta)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Etxahun Iturrioz Kurtzebarri ikastetxea (Aretxabaleta)
2. saria: Irati Mendizabal Txantxiku ikastola (Oñati)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Leire Elkoroiribe Txantxiku ikastola (Oñati)
2. saria: Irati Delgado Txantxiku ikastola (Oñati)
DBH 3., 4. eta Batxillerrak:
1. saria: Oihana Arana Cardenal Almen ikastola (Eskoriatza)
2. saria: Haizea Arana Cardenal Almen ikastola (Eskoriatza)
Elgoibar, 2019ko martxoaren 29a
Elgoibarko Elgoibar ikastolak hartu zuen Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako laugarren saioa. 100 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan, eta, kasu honetan, Elgoibar ikastolako ikasleak izan ziren parte-hartzaile guztiak.
Bakoitzak bere adinari dagokion mailan, bertsoak idatzi zituen proposatu zitzaien gaiari erantzunez, eta ondoren saio didaktikoari ekin zioten. Horretara bertaratu ziren bertsolari gazteok: Ane Zuazubizkar eta Jokin Bergara. Saio erakargarria egin zuten Unai Mendizabalek gidatuta. Bertsotarako gaiak eta bestelako ariketak ikusleen arteko ikasleei eskatuz osatu zituen saioaren dinamizatzaileak. Giro umoretsuan osatu zuten saioa.
Sari-banaketa izan zen jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Elaia Etxaniz Elgoibar ikastola (Elgoibar)
2. saria: Ekain Kapanaga Elgoibar ikastola (Elgoibar)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Mikel Rodriguez Elgoibar ikastola (Elgoibar)
2. saria: Nora Arzamendi Arozena Elgoibar ikastola (Elgoibar)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Eneko Etxaniz Elgoibar ikastola (Elgoibar)
2. saria: Joane Kapanaga Elgoibar ikastola (Elgoibar)
DBH 3., 4. eta Batxillerrak:
Maila honetan ez zen parte-hartzailerik izan.
Tolosa, 2019ko martxoaren 28a
Tolosako Laskorain ikastolara joan ziren eskualdeko parte-hartzaileak Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako hirugarren saioan. Tolosaldeko gazteak egon ziren bertara deituak, eta 140ren bat ikasle izan dira idatzizko ariketak egiten. Kasu honetan, Goierriko ikastetxeren bat ere hurbildu zen bertara, haien eskualdeko saioan ezin, eta egokiago baitzetorkien Tolosakoa.
Bertsoak idazteko tartea amaituta, saio didaktikoan parte hartu zuten lehenengo Ibarrako Uzturpe ikasatolakoek beren saiotxoa aurkeztuz, eta gero Oihana Iguaran eta Haritz Mujika izan ziren entzuleak zirikatuz egin zuten bat-bateko saioan. Ikusleen parte hartzea ere eskatu zuten saioaren tarte batzuetan.
Sari-banaketa izan zen jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Enaitz Jauregi Iturrioz Jakintza ikastola (Ordizia)
2. saria: Ihintza Arrondo Azkona Jakintza ikastola (Ordizia)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Maddi Garate Jakintza ikastola (Ordizia)
2. saria: Manex Arrondo Tapia Joxemiel Barandiaran (Ataun)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Izar Zerain Etxeberria Erniobea ikastetxea (Villabona)
2. saria: Beñat Mateos Zeberio Erniobea ikastetxea (Villabona)
DBH 3., 4. eta Batxillerrak:
1. saria: Oinatz Otegi Bakero Erniobea ikastetxea (Villabona)
2. saria: Maide Garmendia Jauregi Jakintza ikastola (Ordizia)
Zumarraga, 2019ko martxoaren 27a
Zumarragako Zelai-Arizti aretoan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako bigarren saioa. Goierri eskualdeari dagokion saioa izan zen Zumarragan jokatutakoa, eta 120 ikaslek hartu zuten parte bertsoak eta koplak idazten.
Ondoren izan zen Saio didaktikoan, lehendabizi ikasleen parte-hartzea izan zen, aurrez prestatutako saiotxoa oholtzaratu zuten umore handiz. Ondoren, Maialen Akizu eta Maddi Aiestaran izan ziren kantuan Unai Mendizabalek gidaturiko saioan. Saioa dinamikoagoa izan zedin, entzuleen arteko ikasleak izan zituen lagun Unaik gaiei forma emateko.
Sari-banaketa izan zen jarraian.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Nahia Cuñado Urretxu-Zumarraga ikastola (Zumarraga)
2. saria: Jon Calzada Kerejeta Urretxu-Zumarraga ikastola (Zumarraga)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Irular Eskisabel Lardizabal (Zaldibia)
2. saria: Hodei Salaberria Urretxu-Zumarraga ikastola (Zumarraga)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Ortzi Garmendia Jakintza ikastola (Ordizia)
2. saria: Amets Etxabe Oianguren ikastetxea (Ordizia)
DBH 3., 4. eta Batxilerrak:
1. saria: Odei Munduate Jakintza ikastola (Ordizia)
2. saria: Antton Iraeta Haztegi ikastola (Legazpi)
Lezo, 2019ko martxoaren 26a
Lezoko Gezala aretoan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako lehen saioa. Oarsoaldea eskualdeari dagokion saioa izan zen Lezoko hau, eta 100 ikaslek hartu zuten parte bertsoak eta koplak idazten. Adinaren arabera, lau mailatan banaturik egin zuten idazketa lana, ordubeteren buruan.
Ondoren izan zen Saio didaktikoan, Iraitz Mateo eta Manu Goiogana izan ziren kantuan bat-bateko saioan. Unai Mendizabalek ikasleen parte-hartzearekin gaiak eta lanak osatuz gidatu zuen bertsolarien saioa.
Epaimahaiak bere epaia eman zuen saioaren tarte horretan eta ondoren etorri zen sari-banaketa.
LH 3, eta 4.a:
- saria: Saioa Otegi Orereta ikastola (Orereta)
- saria: Kattalin Arabolaza Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Markel Uzkudun Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
2. saria: Eider Erasun Orereta ikastola (Orereta)
DBH 1. eta 2.a:
- saria: Malen Etxebeste Lekuona Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
2. saria: Ekain Telletxea Delgado Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
DBH 3, 4. eta Batxilerrak:
1. saria: Malen Frantsesena Arnaiz Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
2. saria: Hutsik geratu da; ez da eman.